Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
10:35 am,
temperature icon 11°C
Humidity 53 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

GURE IKASLE OHIEN AHOTSA: «Dudarik gabe gomendatuko genuke LANDAKO ESKOLA»

Landako Eskolako ikasle ohiak

inCollage_20201209_122956995

Zer oroitzapen dituzue?

Julen Bengoa: Oso ona. Klasean batez ere txokoak asko gustatzen zitzaizkidan.  Irratia entzutea eta telebista egitea  ere gustoko nuen.

Patiora irtetean ere, ilusioz  eta pozez ateratzen ginen. Txokoetan ikasten genuena askotan patioan jartzen genuen martxan,behin banku bat izango balitza bezala aritu ginen  eta txanpon eta diru trukaketak egiten genituen matematikako txokotik pasatu eta gero. Patioak eskaintzen zuen espazioa guztiz aprobetxatzen genuen, gune berde handia, zuhaitz asko gogoratzen ditut. Frontoian eskupilotara  jolastu… Espazio ireki hori niretzako bizitza zen.

Txomin Alberdi: Haur Hezkuntzan ezagutu nuen gaur egun  nire lagunik minena dena,  eta nire kuadrilla ere hemen sortu nuen, nire ilusioa lagunak ikustea , ikastea eta beraiekin egotea zen.

LANDAKO ESKOLA BANNER

Zer nabarmenduko zenukete?

Era atsegin  batean ikasten genuen eta arinago asimilatzen genituen kontzeptuak metodologia praktikoa iruditzen zitzaigulako. Gainera, motibatuta etortzen ginen eta pozik gelara.

Batez ere gauza desberdinak egiten genituen Amara Berri  sistemari esker. Burutzen genituen esperimentuak ditut gogoan . Baita txoko ezberdinetan  etorkizun hurbil batean edukiko genituen  lanpostuen simulazioa egiten genuen, banketxea, denda, lantegia,  bulegoa, astero eskolako aldizkaria argitaratzeko  kazetari lana…

Manipulazioa eta esperimentazioaren bitartez ikasten genuen eta ez genuen azterketen presio hori nabaritzen.  Azterketak ez egitearena ez da izan inolako oztoporik gure ibilbide akademikoan.

T A.: Nik 3 goi mailako ziklo ditut eta horretaz gain hizkuntzak asko gustatzen zaizkit.

J B.: Nik gizarte lana ikasi nuen eta ondoren master bat egin nuen.  Gaur egun “Geu be” elkarteko arduraduna naiz.

Askotan pentsatu izan dugu, zer dago gaizki? Landako edota beste eskoletako sistema? Argi dago beste modu batean ebaluatu daitekeela.

T A.: Adin nahasketa ere aipatuko nuke nik. Ziklo berria hasten duzunean dena da berria eta zu baino ikaskide helduagoek laguntzen dizute, horretan ikasten duzu eta zikloa bukatzean ezagutza horiek trasmititzen dituzu zure atzetik datozenei. Ez zen bakoitza bere kasa ari, baizik eta laguntasun bat zegoela nabaritzen nuen.

J B.: Txominek esandakoaz  gain, lagunak egiten dituzu eta nolabait adinaren rol apurketa bat egoten da , ni nagusia naiz eta zu txikia; nolabait harremanak parekatuta geratzen dira, desorekarik  gabe. Gaur egun, lagun eta harreman  asko ditugu adin desberdinetakoak, gazteagoak eta zaharragoak direnak eta horri esker da.

Gomendatuko zenukete Landako eskola?
Dudarik gabe gomendatuko genuke Landako eskola.

Julen: Pozik etortzen nintzen eskolara, urteak pasatu diren arren  zirrara sortzen dit Landako eskolara bueltatzeak. Gainera urteekin hobera egin du.

Txomin: Eskolan ikasteaz gain disfrutatzen genuen, konturatu orduko klasea bukatu eta etxerako ordua heltzen zen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu