Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
4:13 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 48 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

‘Plateruena ta gero zer?’ dinamika aurkeztu dute

Testua · ‘Plateruena ta gero zer?’ dinamika

Plateruenak bere zikloa itxi berri duen honetan, berau kudeatzeko proiektu berri bat garatzen ari den herritar talde bat gara. Azken urteetan Plateruenako Kulturgintzako taldean aritu diren kide batzuk, eta herrigintzan zein kulturan arituriko durangar batzuk osatzen dugun taldea gara, eta Plateruenarako proposamen berri hau Durangoko Udalari aurkezteko asmoa dugu.

Prentsarako argazkia 1

Euskara, kultura eta herritarrak lirateke proiektu berri honen ardatza; aurreko proiektuaren ondarea baliatu, akatsetatik ikasi, eta Plateruena durangarrentzako kulturgintzarako dinamika berri batean murgiltzeko eredua garatzen ari gara. Ostalaritza albo batera utzi, eta Plateruenak kulturgune lez dituen aukerak indartzea aurreikusten ditu eredu horrek, besteak beste.

Durangoko hainbat kultur eragilerekin, kolektiborekin eta norbanakorekin batzen ari gara, gure hausnarketak eta kezkak elkartrukatzeko. Bisitaturiko lagun/elkarte adina ideia jasotzen ari gara, eta argi geratu zaigu kultur transmisioak horizontala izan behar duela, eta Durangoko kulturgintzak berau koordinatuko eta sustatuko duen tresnak behar dituela. Plateruenak engranaia horretako pieza garrantzitsuetako bat izan behar du, eta gure proposamena horretara bideratuko da.

Plateruena berria herritarrak protagonista edukiko dituen ahalduntze ariketa bat izan behar delakoan gaude. Eta horretarako, lan saio bateratu bat egitea proposatu gura dugu. Deialdia otsailaren 6an izango da, Zabalarra eskolan, 10:30ean. Herri mailako diagnostiko kolektibo bat egiteko, eta Plateruenaren funtzioak zeintzuk izan beharko liratekeen hausnarketa konpartituan sakontzeko batzea da gure asmoa. Izena ematea beharrezkoa izango da, osasun krisialdian ezarritako neurriak bete ahal izateko.

Lotura honen bitartez eman beharko da izena: labur.eus/tagerozer

Edozein ekarpen egiteko, edota harremanetarako, email helbide hau erabili daiteke: plateruenatagero@gmail.com

‘Plateruena eta gero zer?’ dinamika martxan jarrita, epe luzerako erronka planteatu gura dugu. Proiektuaren lerro nagusiak zehaztuta ere, egitasmo hau ahalik eta esku gehienek idaztea gura dugu, Plateruena berria izango dena ahalik eta parte hartzaileena izatea gura dugu, Durangori ahalik eta ekarpenik handiena egiteko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu