Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:56 am,
temperature icon 8°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Maskulinitatea kontzeptua aztertuko du zapatuan Abadiñon antzezlan batek

Xake Producciones konpainiak «Fadoak entzuten dituen gizona» antzezlana taularatuko du zapatuan Abadiñoko Errota Kultur Etxean. Lan horretan maskulinitatearen kontzeptua aztertzen da, kamioilari baten eta fado-kantari baten arteko kasualitatezko topaketa baten bidez, Argi Abad Kultura zinegotziak gaur esan duenez.

kartela-fadoak

Getari Etxegaraik zuzenduta, Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain eta Kepa Errasti arituko dira oholtzan. Saioa 19:00etan hasiko da eta sarrerak bost euro balioko du. Argi Abadek antzezlan hori ikusera joateko deia egin die herritarrei, argituz koronabirusaren aurkako neurri guztiak hartuko direla. «Segurtasun-tartea zainduko da aretora sartzean eta musukoa jantzi beharko da. Jabetu behar dugu segurtasun guztiaz goza dezakegula kulturaz Abadiñon», esan du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu