‘Plateruena eta gero zer?’ dinamikaren lan saio parte hartzailearen data berria: otsailaren 27a, larunbata

Testua: ‘Plateruena eta gero zer?’ dinamika

· Otsailaren 27ko lan-saio parte-hartzailea Zabalarra ikastetxean izango da, 10:30ean
· Hausnarketa kolektiborako dinamika planteatu asmoz, harreman birarekin jarraitu dugu Durangoko kultur elkarte eta norbanakorekin.
· Osasun krisialdian ezarritako neurriak beteko dira lan saioan

Osasun krisialdiaren larritasuna ikusita, otsailaren 6rako egindako deialdia atzeratzea erabaki genuen ‘Plateruena ta gero zer?’ dinamikako kideok.

Sin título-1

 

Egoera hobera egiten ari dela ikusita, data berria otsailaren 27an ezartzea erabaki dugu. Hitzordua 10:30etan izango da, Zabalarra ikastetxean. Durangoko kultur eragile, kolektibo eta norbanakoekin batzen jarraitu dugu azken asteotan, herri diagnostiko kolektiboa egiteko helburuagaz.

Aurreko deialdian bezala, beharrezkoa izango da saioan parte hartzeko izena ematea. Lotura honetan egin beharko da: labur.eus/tagerozer. Osasun krisialdian ezarri diren neurriak beteko dira lan saioan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Los comentarios están cerrados.