Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:32 am,
temperature icon 12°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Plateruenaren esparruak eta ekimen nagusiak zehazteko prozesua abiatuko du Durangoko Udalak

Testua: Durangoko Udala

Durangoko Udalak Plateruenaren esparruak eta ekimen nagusiak definitzeko prozesu partehartzailea abiatuko du datozen egunotan. Horretarako, mintegi eta bilera ezberdinak garatuko ditu Durangoko eragile eta elkarte ezberdinekin, etorkizuneko Plateruenaren oinarriak zeintzuk izan behar diren zehazteko.

“Plateruena Durango eta Euskal Herriko kultur eragile eta kultur erabiltzaile askoren erreferente izan da azken urte luzeetan. Orain, etapa berri bat hasi nahi dugu eta, horretarako, Durangoko Udaletik prozesu bat jarri nahi dugu abian Plateruenak, hurrengo urteetan ere, euskal kulturaren arrago eta bilgune izaten jarraitu dezan”, adierazi dute prentsaurrekoan udal ordezkariek.

Prozesu horretan hurrengo helburu nagusiak bilatuko dira:

– Durangoko kultur eragileen iritziak eta proposamenak jasotzea.

  • – Kultur eragileen asmoak eta beharrak identifikatzea eta zer eskaini dezaketen 
azaltzea.
  • – Plateruenak bete ditzakeen funtzioak identifikatzea.
  • – Euskal kulturan erreferente izaten jarraitzeko aholkuak, iritziak eta proposamenak jasotzea.
  • – Elkarbizitza esparruak eta ekimenak identifikatzea, betiere, zerbait komuna sortzen ari garela aintzat hartuta.

Prozesuan zehar Udaleko teknikariekin eta Durangoko eragile ezberdinekin zein herritarrekin biltzea du xede egitasmo honek. Bilera horietan eragileek Plateruena berrabiarazteko dituzten nahiak eta espektatibak ezagutzen eta bertan antolatu daitezkeen jarduerak identifikatzen saiatuko da Udala.

Aldi berean, Proiektu berriaren  bideragarritasuna eta Udaleko beste baliabideekio osagarritasuna bermatuko duen kudeaketa eredua zehazteko pausuak emango ditu Durangoko Udalak

Durangarrei eta eragileei begirako topaketak apirilean hasiko diren arren, prozesua bideratuko duen Talde Motorra datozen egunetan biltzen hasiko da proiektuari forma emateko. Bide horretan, Udalak ‘Emun, Euskara eta Berrikuntza Soziala’ lantzen dituen kooperatiba izango du bidelagun. Emun-ek Eusko jaurlaritzarentzat, Bizkaiko Foru Aldundiarentzat edota Udal askorentzat egin du lan azken urteetan. Prozesua Txerra Rodriguez eta Amaia Balda adituek bideratuko dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu