Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
11:41 pm,
temperature icon 7°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Udalak eta Laumunarrieta elkarteak Elorrioko bonbardaketaren 84. urteurrena ekarriko dute gogora

Elorrioko Udalak eta memoria historikorako Laumunarrieta elkarteak, ekitaldi txiki batean ekarriko dute gogora 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketa, eta plaka bat jarriko dute herritar zibilen aurkako eraso krudel haren biktimak oroitzeko.

Sin título-1

Izan ere, 1937ko martxoaren 31n, Francoren agindupean, Aviazone Legionariako 213. eskuadrila faxista Soriatik abiatu zen, eta guztira 158 bonba bota zituen, 5.300 kilo bonba lehergarri eta 560 kilo bonba su-eragile. “84 urte igaro dira biztanleria zibilaren kontrako gertaera ilun eta mingarri hartatik, eta erakunde publiko moduan dugun betebeharra, gertatu zena ezagutarazteko pausuak ematen jarraitzea da, eta, 2019an inauguratu genuen horma-irudiak dioen bezala, eurena da memoriaren eskubidea eta gogoratzea gure betebeharra. Ekitaldia iaz genuen aurreikusita, baina pandemia dela eta atzeratu egin behar izan genuen”, aitortu du Maria Herrero alkateordeak.

Hori dela eta, asteazken honetan, martxoaren 31n, 19:00etan, Arriolaren alboan dagoen horma-irudian biktimak oroitzeko plaka bat jarriko da, udaleko eta Laumunarrieta elkarteko kideen presentziarekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu