Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
2:54 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 43 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak ireki du Santiago Onaindia ikerketa bekarako deialdia

 

Santiago Onaindia Ikerketa Bekarako deialdia ireki du Amorebieta-Etxanoko Udalak. Aurtengoa hamazazpigarren edizioa da, eta aurrekoetan bezala, helburu nagusia da euskal literaturaren inguruko azterketa eta ikerketa sustatzea.

Onaindia triptico 2021.indd

Santiago Onaindia.

Era berean, bekak helburu du, izenak berak dioen moduan, Santiago Onaindia Baseta euskal idazlea eta Ohorezko Euskaltzaina izan zena omentzea.

 

12.000 euroko beka

Bekara banaka nahiz taldean aurkeztu daitezke proiektuak; bigarren kasu horretan, proiektuak zuzendari-arduraduna izan beharko du, taldearen ordezkari gisa. Eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 29ra arte egongo da zabalik. Hautatutako proiektuak 12.000 euroko beka jasoko du, eta esleitu eta onartzen den unetik, urtebeteko epea izango du lana egiteko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu