Archivo de autor

OINAK LURREAN · Durangaldeko lurralde garapenerako erronkei buruzko jardunaldia egingo da ekainaren 7an

por / 27 mayo, 2016

ECOMUGALARI Izaskun Ellakuriaga · Izena emateko ekainaren 3ra arte dago epea Durangoko Merinaldeare Amankomunazgoak antolatuta egun osoko jardualdian etorkizunera begira jarri eta eskualdearen lurralde garapena nolakoa izan daitekeen hausnarketa egingo da. Horretan laguntzeko, arlo ezberdinetako adituak gonbidatu dituzte. Plateruena Kafe Antzokian egingo da jardunaldia eta gaian interesa duten norbanakoei zein kolektiboei zuzenduta dago. Jardunaldia abiapuntu […]

IBILALDIA DURANGON · Eragile morea izateko formazio irekia egingo dute Kurutziaga Ikastolan

por / 18 mayo, 2016

Izaskun Ellakuriaga Maiatzaren 29rako ekitaldi eta egitasmo potoloenak prest dituzte Ibaizabal eta Kurutziaga Ikastolako kideek. Ibillaldia JAI handia izateaz gain, jai jasangarria, osasuntsua eta parekide izatea lortu nahi dute. Azken ezaugarriari begira, gainera, eragile moreak figura sortu dute. Boluntario izan nahi dutenek, ostegun honetan, maiatzaren 19an, izango dute formazio irekian parte hartzeko aukera. Hitzordua Kurutziaga […]

GUKATIK HIKARA · Hikan berba egiteko topalekua eratu dute Durangon

por / 2 mayo, 2016

Izaskun Ellakuriaga Izan duzu inoiz hikan egiteko gogorik?  Guka Durangoko euskaltzaleen bilguneak abian ipiniko duen topalekuan aukera izango da. Lehenengo hitzordua asteon ipini dute: maiatzak 5, osteguna, arratsaldeko 7:30ean, Plateruena antzokian. Dei zabala egin dute: hikan berba egitea berreskuratu nahi dutenei, hikan berba egiten ikasi nahi dutenei, hikan berba egiteko lagunartea aurkitu nahi dutenei. Informazio […]

BIZKAIKO TXAPELKETA · Durangaldeko zortzi bertsolarik parte hartuko dute Berrizen igandean hasiko den edizioan

por / 6 abril, 2016

Izaskun Ellakuriaga Igandean, apirilaren 10ean, hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Berrizen. Bi fase izango ditu, udaberrikoa eta udazkenekoa. Apirila- maiatzean egingo den lehenengorako 56 bertsolarik eman dute izena eta horietako zortzi Durangaldekoak dira. Honako hauek: Aitor Bizkarra  – Abadiño Beñat Romero – Zornotza Peio Azkarate  – Durango Txaber Altube – Abadiño Xabier Irakulis – Zornotza […]

ARTEAREN EZAUPIDEA · Maturreko egoeretako literatura izango da aurtengo zikloaren ardatza

por / 6 abril, 2016

Izaskun Ellakuriaga 13.edizioa beteko du “Artearen Ezaupidea zikloak. Datozen hiru ostegunetan, arratsaldeko 7etan, izango dira saioak Durangoko Arte eta Historia Museoan. Lehenengo saioa bihar izango da Katixa Agirre idazlearen eskutik. Anne Frank-ek eguneroko bat zergaitik idatzi zuen galderari erantzuten saiatuko da. Egoera zailetan edota zuzenean giza gaitasunaren mugetan idatzitako obrek hartuko dute lekua apirileko solasaldietan. […]

ELKARTASUNA SAHARAN · EHUko Durangaldeko ikasle talde batek EREITEN proiektua ezagutzera emango du eskualdean

por / 4 abril, 2016

Izaskun Ellakuriaga 2013an abian jarri zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntzako ikasle talde batek EREITEN. Helburua, Saharako kanpamentuetako eguneroko bizitza leuntzea da. Horretarako, proiektua ezagutzera eman eta autofinantziazio kanpainak egingo dituzte. Aurtengorako taldeak jarritako helburuak hainbat dira: orain hilabete batzuk kanpamentuetan izandako uholdeek utzitako egoera leuntzea, tartean hondatutako etxebizitzak berreraikiz; adingabeekin ekintza ezberdinak aurrera eramatea, […]

MARTXOAK 31 · Durangoko bonbardaketak utzitako aztarnak zineman ikusteko aukera

por / 28 marzo, 2016

Izaskun Ellakuriaga Durangoko bonbardaketako aztarnen ibilbidean oinarrituta, lehengo eta oraingo irudiekin osotuz, 1937ko Martxoaren 31ko gertakaria azaldu eta gogoratzeko balioko duen ikus-entzunezko laburra ekoiztu du Gerediaga Elkarteak. Ikus-entzunezkoa Cine Zugaza eta Arriolan ikusgai izango da ohiko filme emanaldien aurretik. Arriolan Aste Santuko emanaldietan eta hurrengo asteburuan emango dute, eta Gran Cinema Zugazan martxoaren 31n hasita. […]

1 2 3 4 5 14