Astola aldizkariak zortzi ikerketa berri argitaratu ditu 16. zenbakian
Durangaldeko historia, ondarea eta kultura gaiak argitaratzen dituen urtekariaren zenbaki berria dagoeneko eskualdeko ohiko saltokietan eskuragarri dago. Prezioa 5 eurotakoa da. Durangaldeko ondarea ezagutzera emateko helburuarekin, Gerediaga Elkarteak Astola aldizkaria argitaratzen du urtero. Durangaldeko ikerlariek burututako azterlanei zabalkundea ematen diegu, eta bestetik, Durangaldeari eragiten dieten gaien gaineko lanak argitaratzen ditugu, arlo ezberdinetako profesional eta adituen […]