Ganso&Cia-k ‘Muna’ antzezlana aurkeztuko du Durangoko San Agustin Kultur Gunean bihar eta etzi
‘MUNA’ etxeko txikienen neurrira egindako antzezlana da, hain zuzen ere 2 urtetik 6 urtera bitartekoei zuzendua dago. Clown teknika garaikidea baliatzen du hitzik gabeko antzezlan samur hau sortzeko. Oholtzan Cecilia Paganini “Muna” parkeko bizilagunari bizia emanez eta Txefo Rodriguez zuzenean musika joaz. Zuzendari legez Gorka Ganso aritu da. Sinopsiak hala dio: “Muna lurpean bizi da, […]