Durangoko Udalak pertsona nagusientzako ‘Ibilbide egokituak’ antolatu ditu berriro
Durangoko Udalak pertsona nagusientzako Ibilbide egokituak antolatu ditu berriro. Horretarako, ekainaren 1etik aurrera, adinekoek herriko lau eremutatik hasi ahal izango dute horrelako ibilbide osasungarrietan parte hartzen: San Fausto, Aramotz, Alde Zaharra eta Madalena-Landako. Talde bakoitzak astean bitan egingo du jarduera, kirol-monitore batek gidatuta, 10:00etatik 11:30era. Ibilbideak seguruak izango dira, bi eta hiru kilometro artekoak, […]