Gerediagak zortzi erreportaje barri Durangaldeko historian murgiltzeko ‘Astola’ urtekarian argitaratu ditu
Gerediaga Elkarteak argitaratzen duen Astola ikerketa eta historia aldizkariak 15 urte bete ditu. Zenbaki berrian zortzi erreportaje nagusi irakurri daitezke: Durangaldeko basoetatik hasi, eskualdea zeharkatzen duten ibilbide luzeetan murgildu edota Elorrioko industria ondarearen errepasoa egiteraino. 5 euroko prezioan, Durangaldeko ohiko saltokietan eskuratu daiteke zenbaki berria edota elkartearen bulegoan. Saltokiak: Arrinda eta Petite (Abadiño), Estankoa (Berriz), […]