Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
6:26 am,
temperature icon 10°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Archivo para Kultura

10 JOKO BERRI · Mallabiak jolas berriak dituen Elizosteko haur parkea zabaldu du

por / 6 marzo, 2023

Mallabiak jolas berriak dituen Elizoste haur-parkea estreinatu du. Guztira 10 jolas ditu, 12 urte arteko haurrei zuzenduak, eta aniztasun funtzionala duten haurrek erabiltzeko guztiz edo partzialki egokitu daitezkeen ekipoak dituzte. Jolasak bi gunetan daude: alde batetik, aurretik zegoen parkearen leku berean, baina azalera handixeagoa hartuz, orain inguratzen duen lorategiaren mugaraino iristen baita; eta, bestetik, Elizaren […]

DENON ARTEAN LORTUKO DUGU · Elorrioko Araunaonandia baserria berreskuratzeko auzolana martxan dago

por / 3 marzo, 2023

Izaskun Ellakuriaga  DENON ARTEAN LORTUKO DUGU Auzolanean, auzoko, lagun, ezagun eta senideen laguntzarekin, Arauneta auzoan urtarrilaren 26an sute batek erretako baserria altxatzea da asmoa. Izan ere, baserriaren alde bat guztiz kiskalita geratu zen. Beste erdia, berriz, kalte material garrantzitsuak ditu. Gerediaga Elkarteak 2002. urtean egin zuen Durangaldeko baserrien irudi bankuan jasotzen diren datuen arabera, fundazio […]

Udalak pumptrack pista zabaldu du Berrizburun

por / 3 marzo, 2023

Berrizburuko Kirol eta Aisialdi Parkean kokatuta, obrak bi hilabetez luzatu dira eta 84.579 euroko inbertsioa suposatu du Berrizko Udalak herriko lehen pumptrack zirkuitua ireki berri du. Berrizburuko Kirol eta Aisialdi Parkean kokatuta, obrak bi hilabetez luzatu dira eta 84.579 euroko inbertsioa suposatu du. Pistaren diseinuari dagokionez, mota guztietako kirolarientzat egokia den zirkuitua da, hiru gune […]

PEIO: “Larunbatean aurkeztuko dugun Broken Salad proiektua rap klasikoaren eta brass band soinuen nahasketa da”

por / 2 marzo, 2023

Jon Baraja Peio Azkarate Elejebarrieta rapero durangarra bere bakarkako lehen diskoa prestatzen ari da. Izan ere, Malakiasek sortutako baseekin, lan honen bigarren aurrerapen abestia atera berri du, Seilaugaz izenburuarekin. Gainera, taldekako proiektu berritzaile eta original batean murgilduta dago, larunbat honetan Plateruenan aurkeztuko dena: Broken Salad. “Brass band soinuen eta rap klasikoaren nahasketa bat da”, dio […]

Abadiñoko Probalekuak ETB1eko ‘Harri Herri’ saio berriaren grabazioa hartuko du larunbat honetan eta 11n 

por / 2 marzo, 2023

Abadiñoko Probalekuak ETB1eko “Harri Herri” saio berriaren grabazioa hartuko du, larunbatean, hilak 4, 18:30etik aurrera. Saioa jendearentzat irekita egongo da eta 23:30ak arte luzatuko da, saio horretako hainbat atal grabatzea aurreikusita baitago. Bertan, 28 harri-jasotzailek elkarren artean neurtuko dituzte indarrak.  “Harri Herri” formatu berritzailea ETB1eko pantailara eta eitb.eus-era iritsiko da martxoaren 27tik aurrera, Ane Muruamendiaraz […]

Berrizko Haize-Arrosa taldeak argitaratu duen ‘Tortolaraino’ lehen singlea bolo-bolo dabil sarean

por / 2 marzo, 2023

Izaskun Ellakuriaga Emakumeen betaurreko moreak jantzita, dantzarako eta hausnarketarako doinua argitaratu dute euren proiektuaren aurkezpenerako. 2022. urtean elkartuta hasi du ibilbidea Haizea-Arrosa taldeak. Bost lagunek osatzen dute eta musikan eskarmentu handia daukate. Gehienak Ene Bada taldean ibilitakoak dira: Eneritz Gorritxategi Lariz, Edurtzeta Ania Albizbeaskoetxea, Markos Murillo Gil, David Vallejo Cantero eta Peio Agirre Gimenez. Azaltzen […]

Hobi komunetan lurperatutakoen omenezko memoria espazioa sortuko du Durangoko Udalak

por / 1 marzo, 2023

Durangoko Udalak oroimenerako espazio bat sortuko du hilerrian, 1937an Durangoren aurkako bonbardaketan erail eta hobi komunetan sartu zituzten gizon eta emakumeen omenez. Oroimen gune hori Jesus Jauregi artista bizkaitarrak landuko du, martxoaren 30ean ekitaldi batean aurkeztuko dena. “Gure herriaren aurkako bonbardaketa latz horren ondorioz izen eta abizenik gabe lurperatutakoen eta isilarazitakoen omenezko gune bat sortuko […]

1 89 90 91 92 93 660

Bilatu