Durangarrak eta bertako dendak herrian jarritako locker adimendun berriak erabiltzera animatu ditu Udalak
Durangoko Udalak eta Dendak Bai merkataritza eta ostalaritza elkarteak bi leihatila adimendun jarri dituzte martxan, bertako enpresa eta saltokien eta herritarren arteko elkarrekintza erraztu eta modernizatzeko, konexioa indartuz eta oraingo eskaeretara egokituz. Leihatila adimendunak, estrategikoki Merkatu Plazaren aurrean eta TADUren aparkalekuaren ondoan daudenak, dagoeneko martxan daude, eta herriko saltokiek soilik erabili ditzakete. Zerbitzu hori erabiltzeko, […]