Archivo para .INFO

SAN FAUSTO JAIAK | Txosnagunerako behin betiko leku bat finkatu beharra aldarrikatzen du Txosnen Batzordeak

por / 23 julio, 2015

Izaskun Ellakuriaga Beste urte batez txosnen kokalekuak zeresana eman du. Udaleko Kultura Batzordeak aurten Landakogunean jartzea ebatzi du eta Durangoko Txosnen Batzordeak erabakia nola hartu den kritikatu du: “Komunikabideetatik jakin dute aurtengo kokagunea eta aukera bakarra eskaini zaie elkarrizketari lekua ukatuz”. Posible ikusten dute jaiak eta auzokideen bizi kalitatea uztartzea eta txosnagunea urtero leku berdinean […]

GUTUNA | EH Bilduren ekimenez, legegintzaldiko lehenengo Hirigintza batzordea deituko da Durangoko udalean

por / 23 julio, 2015

EH Bildu Hala, EH Bilduk nahi du EAJk eta PSEk darabilten utzikeria sahiestea eta Durangoren etorkizunerako garrantzitsuak diren gaietaz eztabaida ahalik eta arinen egitea Durangoko udaleko gobernu taldearen borondatea betetzen bada, 3 hile baino gehiago izango dira Durangoren etorkizunarentzat berebiziko garrantzia duen Hirigintza batzordea deitu barik (abuztua inhabila da, eta maiatzean izan zen azkena, osoko […]

ZALDIBAR |’ JAIAK OSPATU ANIMALIAK ASKATU’ | Astoprobei bizkarra emateko proposamena

por / 22 julio, 2015

Testua | Mugalari Argazkiak | Arrastoa Zaldibar “Jaiak ospatu animaliak askatu” leloarekin Zaldibarko Goierri auzoko jaietan lehen agerraldia egin du Arrastoa Zaldibar taldeak. Jaio berri dan mugimenduak “animalien askatasuna defendatzeko gonbitea” zabal luzatu nahi izan du interesa duten guztientzat. Goierriko asto proben saioan egindako protesta ekitaldiagatik jasotako kritiken ostean, batetik errespetuz jaso eta aurrera begira […]

LAN FINALISTA | Elorrioko Institutuaren proiektu bat Accion Magistral Sariketan finalista aukeratu dute

por / 22 julio, 2015

I. Ellakuriaga “Amgala 2015” izena dauka Elorrioko Bigarren Hezkukntzako Institutuak burututako proiektua eta Drogren Adikzioaren Kontrako Laguntzarako Fundazioak (FAD), Unescoren kooperaziorako Estatuko Batzordeak eta BBVAk antolatutako Accion Magistral Sariketan finalista aukeratu dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza izan dute sariketaren antolatzaileek. Sariketa honen helburu nagusia, hezkuntza zentruetan baloreak transmititzeko proiektuak sustatzea da. Elorrioko gaztetxoek Argeliako […]

IURRETAKO UDALEKU IBILTARIAK | Kimu berriek aurten ere hegan egin dute

por / 22 julio, 2015

Mugalari Iurretako Kimuak Aisialdi Taldeak eskertu egin nahi die publikoki aurtengo udalekuetan parte hartu duten guztieri. Uztaileko lehen hamabostaldian ehundik gora gaztek hegaz egin dute gurasoengandik eta abentura ezberdinetan murgildu dira. Antolatzaileek dagoeneko hurrengo urteko erronkei begira jarri dira, aurtengo arrakasta kontuan hartuta. Izan ere, izena-ematea zabaldu zuteneko jende ilarak gogoratzea baino ez dago. Gaztetxoen […]

1 386 387 388 389 390 469