Guztira 8.069 lagun animatu dira Landako Gunera patinatzera aurten
TURISMO DURANGO Izotz-pista naturaleko erabiltzaileen kopurua hirukoiztetik gertu egon da amaitu berri den Durangoko Gabonetan, iazkoarekin alderatuta. Guztira 8.069 pertsona animatu dira Landako Gunera patinatzera, eta iaz 2.963 patinatzaile hurbildu ziren. Jesica Ruiz alkateorde eta Herrigintza zinegotziak «oso positibotzat» jo du hori, eta, batez ere, «zaleentzat izotz pista naturala berriro jartzearen aldeko apustuari» zor zaiola […]