Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
2:49 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 43 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Abadiño, auzorik auzo ibilaldia

Ander Goñi

Ander Goñi

Datorren igandean, hamaikagarrenez, Abadiñoko auzo ezberdinak lotuko dituen ibilaldia ospatuko da. Hamabi Harri Auzo Elkarteak antolatuta, Gerediagako plazan emango zaio hasiera goizeko 08:45 aldera, izena eman eta talde-argazkia atera ondoren.

Ibilbide parea proposatzen dizkigute aurten, 17 kilometrotako laburra eta 19 kilometrotako luzea. Luzeran baino, metatutako desnibelean dago aldea; Atxartetik Sagastarako bidean, ibilaldi luzea Artolako lepotik igarotzen da, laburrak Atxartetik Mendiola aldera jo eta Sagastara errepidez jotzen duelarik.

Ibilaldia amaituta, eguerdiko 13:15 aldera, trikitilariek girotutako luntxa eskainiko da Zelaietako Txanporta plazan, eta partaideen artean hainbat produktu zozketatuko dira.

Abadiñoko txoko ezberdinak ezagutzeko aukera ezin hobea da honako hau; Gaztelu, Mendilibar, Untzilla, Larringan, Artola, Sagasta edo Goxentzia, ondoan ditugun auzo eta lekuak izan arren, askotan ezagutzen ez ditugun txokoak baitira.

Ibilaldian parte hartzen baduzue, abadiñar petoren baten inguruan jarri eta zorte apur batekin baserri honen edo beste horren izena ezagutuko duzue, bertan jasotako pasadizoren bat, edo Abadiñoren mugak finkatzen dituen mugarriren baten berri jasoko duzue. Zuenean ez dakit, baina gure etxean, aita menditik etxeratzen zenean, adi-adi entzuten genizkion igarotako txokoen toponimoak; geroago, gure artean nork-toponimo-gehiago-ezagutu moduko dema izaten genuelarik.

Egunean bertan parte hartzerik ez baduzue, Hamabi Harri Auzo Elkartearen webgunean, zuen GPS gailuetan kargatzeko moduko fitxategiak eskaintzen dira.

auzorik auzo

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu