Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
8:59 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Abadiñon San Blasetan, zaharrak berri

Ander Goñi

Ander Goñi

Inoiz izan zarete Otsagabian ospatzen den Orhipean jai egunean? Zaraitzu ibarreko herriak 100 urte bat egiten ditu atzera eta bertakoak, XX. mende hasierako arropak soinean dituztela, aitzinako ofiziotan aritzen dira kalean.

Berriki despeditu ditugun San Blasetan probalekura gerturatu bazarete, agian ikusiko zenuten salmenta leihatila gainean “Emakumezkoak doan” zioen karteltxoa. Sare sozialetan batak eta besteak esan du hau lotsagarria dela, nazkagarria dela. Ez naiz ni honen defentsan hasiko, baina uste dut zoritxarreko kartel hau bere testuinguruan kokatu behar dela, eta nago, gurean burutzen diren idi probak gehiago dutela Orhipetik 2016 urteko Abadiñotik baino.

12646952_963429977098206_1314713680163776323_n

Ikusten dut gure baserritar petoa, nekez jai hartzen duen hori, igande eta jai egunetako galak jantzita San Blas egunean. Santuarenak elizan beteta, herrian barna ibiliko da, eta agian, emaztea lagun, idi probak ikusten sartuko da sarrera bakarra ordainduz. Amari sarritan entzun izan diot jai egunetan etxeko andre eta alabek lan bikoitza izaten zutela, elizarekin bete behar izaten zutela eta gero ospakizuneko otorduak prestatu eta amaierakoak jaso ondoren, jai gutxi izaten zela prakarik erabiltzen ez zutenentzat.

Eta agian, sarrera libre izanda senarrarekin iditara sartu zen emakume hark zorte apur bat ere izango zuen, atseden apur bat, jai txiki bat… nork jakin.

Abadiñartu den nafar koxkor honek behintzat, Orhipean jaian egotearen sentsazioa izaten du San Blas ospakizunean. Horrela ikusten dut ditxosozko beherapena iragartzen duen paper hori: horitua, zaharkitua.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu