Agur, Iñaki!

jabi artaraz

Jabi Artaraz

Agur, Iñaki!

Hik ez dok izan astirik AGUR esateko. Hil haz, bat-batean eta ez jagok besterik, aurrera begiratzea baino. Mendian, hire oroitzapenaren aztarnak baino ez dozak gelditu. Denporeak ea laguntzen deustan lehen gu genbilzan mendietan lehen ikusten nebazan goizeko lehen orduko kolore ederrak, distiratsuak ikusten…

Hi eta ni, bi…

baina, aldi berean,

BAT bakarra gozak.

Iñaki 1

Derechos de autor · Jabi Artaraz

  Ekainaren 4an hil zan Iñaki, nire koinatua, nire laguna… 60 urte zituala. Gazte oraindik, baina urte horreetan asko bizitakoa izan da Iñaki. Gazterik gelditu zan ama barik, horrek suposatzen dauan guztiagaz. Ama barik bizita, laster urten eban etxetik (Altzuagatik, Zeanuriko auzoko baserri batetik) eta gazterik hasi zan lanean Barazargo jatetxean (Txispasenean). Hantxe ezagutu eban gero bere emaztea izango zana, eta handik laster joan zan biziten Amaiterminera, Agurtzaneren familiagaz. Amaitermingo familia osoak seme legez tratatu ebala inoan sarri. Barazarren lan egitea itxi eta Basaguren jatetxea izan da bere bigarren lan egiteko lekua.Urte askotan Agurtzanegaz parean lanean. Oraindik oso ondo gogoratzen naz Agurtzane eta Iñaki zelan joan ziran Lanzarotera eztei bidaian 1983 udazkenean. Ni hantxe nengoan soldadutza egiten eta eurekaz pasau neban asteburu bikaina. Harrezkero, hartuemon sendoa izan dogu geure bizitza honetan, 36 urtean hain zuzen be.

Barazarren izan ebazan bezero asko Basagurenen be izan dira. Zer esanik be ez zenbat maite eban zeaniztarrak jatetxetik pasetan ziranean. Guztiek mosu bana emonez edo eskua estutuz agurtzen ebazan. Zoriontsua zan hango eta hemengo edozeini errekaduak egiten, tratuak eskeintzen, bere ezagunen arteko hartuemonak sendotzen.

Baina tabernea beste maite ebazan animaliak: behiakaz gora eta behera; euskal artzain txakurrak hazten eta hezten, hezi ondoren artzainei eskeintzeko; mendiko behorrak eta zaldia. Berarentzat “eskapea” zan goizean goiz eta tabernea zabaldu aurretik menditik osteratxo bizkor bat egitea. Dana bizkor egiten eban eta dana bizkor bizi izan eban. Enkarguren bat eskatu ezkero, segiduan egitea gura izaten eban, baina alderantziz be bardina zan: zeozertarako laguntza txiki bat eskatuta be, bat-batean egiten eban inorentzat. Hemen egoanean han egon gura eta han egoenean, etxean egon gura. Dabilen harriari goroldiorik ez!!! Euskal esaldi zahar ezin hobeto joakon bere izaerari. Eta ni sarritan bere ondoan izaten nintzan neure argazki kamarea eskuan hartuta. Urtero egutegia eskatzen eustan jatetxeko bezeroentzat.

iñaki3

Arrate irratian be parte hartu eban azkeneko urteetan. Arrate irratiko entzule batek bere heriotzearen ostean idatzi eban moduan: “Egunero ARRATE irratian bera entzuteko zai egoten nintzen Urbiako fondakoekin batera hamarrak hamar gitxiago inguruan. Ezagutzeko aukerarik ez nuen izan, baina hiztun ederra zen. Kontu interesgarriak solasten zituen…”.

Egunak beste 24 ordu ordu izan balitu be ez ebazan beteko egunean zehar egiteko eukazan zeregin guztiak. Karlegaz, bere ilobeagaz, denpora gehiago egiteko denporea gura izaten eban, baina eguneko 24 ordu horreek ez eutsien emoten berak gura eban beste denpora. Zoriontsua zan ekinean, aurrera begiratzekoa eta, atzera egitekotan, indar eta salto handiagoa hartzeko.

2016ko Errege bezperan hil zan bere emaztea, Agurtzane. Gazterik oraindik, gaixo txar baten ondorioz. Eta urte bi eta erdi honeetan argi eta garbi dago Agurtzaneren faltea bota dauala, hainbeste urtetan 24 orduz beragaz jarduten ebalako zereginetan, urte asko alkarregaz. Holan da ba, eguna ondo okupatuta eukan, pentsamendu txarrak baztertzeko bere ingurutik. Euskal Herriko zaldi eta behor arrazako animalia itzelak daukaz (eder-ederrak) Urkiolamendin, Saibin, Urkiolan… Eta zer esanik be ez zelango behi pireneikoak itxi dauzan, nahiz eta horreen jabea bere semea izan, baina han egoan beti bere semeari laguntzeko prest.

Hemendik aurrera argia bilatzen ahalegindu beharko dogu eta zeruan dagozan izar guztien artetik zuen bion argia bilatzen ahaleginduko gara, zuek izan dozuen indarra, kemena, bakea… bihotz onez bialduko deuskuzuelako.

 

Iñaki 2

Derechos de autor · Jabi Artaraz

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

3 Responses to “Agur, Iñaki!”

  1. Beñat dice:

    Ederra Jabi .
    Hobeto ezin esan hitzetan zelakoa zan Iñaki eta zelan zan bere bizitza.
    Beti gogoratuko dot…

  2. Kontxi dice:

    Ez det ezagutzen Iñaki eta
    ez zu baiña irakurrita aurrekoa, sentimendu ederrak barruan zortzen jat
    Auurera egin bearko dezu berarekin pasatu ditezun ratuak buruan artuta eta nere partez besarkafa aundi bat zuretzat

  3. Maite dice:

    Sentimentuz beteriko hitzak, horrelako pertsonak hutsune handiak uzten dituzte eta zu bealako laguna inoiz ez da ahazten.

Deja un comentario

- Obligatorio

- Obligatorio