Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
1:20 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 39 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

Aldapan gora pausorik pauso

UDane Zugaza-Artaza

Udane Zugaza-Artaza

· Udane Zugaza-Artaza Uriondo (Iurreta, 1986) Maiztegi Herri eskolako gurasoa eta kazetaria da 

Ikaragarria izan zen igandean bizi izandako eguna. Bai horixe! Zergatik? Gure seme-alabekin naturaz gozatzeko aukera bizi izan genuelako eta taldean gauza asko lortu daitezkeela ohartuarazi genituelako. Askorentzat lelokeria bat baino ez da izango baina bertan elkartu ginenok ondotxo disfrutatu genuen.

Irteera egitea Zaldai mendi taldeak eskaini zigun Maiztegi Herri Eskolako gurasooi eta oso interesgarria iruditu zitzaigun haurrei txikitatik mendizaletasuna barneratzeko nahia. Esker oneko hitzak baino ez zaizkit etortzen Zaldai Mendi taldearentzat. Bikain aritu baitziren Erlantz eta Eñaut, eskerrik asko zuen prestutasun eta pazientziagatik.

ZAldai 4

ARGAZKIAK · ZALDAI MENDI TALDEA

Goizeko 9:30tan Iurretako plazan elkartu ginen, aurreko egunean ordua aldatzeaz gogoratu ginen gutxi batzuk eta azalpenak jazo ondoren denok elkarrekin abiatu ginen. Lehendabizi, Ibarretxe kultur etxe ondotik doan bidegorria hartu eta Santamañan uztailean jaten ditugun kangrejoak berbagai genituela Gaztañatza auzora iritsi ginen. Handik, lehen malda gogorrari aurre eginez Azkorrara iritsi ginen eta bertan parada txiki bat egiteko aprobetxatu genuen. Ura edan, fruta apur bat, argazkia eta aurrera. Umeen gozamena iristear zegoen. Lokats labankor, ur putz txiki zein handiak, gure txikienen paradisua azken finean. Gallanda magalera kamiseta eta praka serigrafiatuekin iritsi ginen azkenean. Ta hara non! Durangon ospatzen zen Duatloian parte hartzen zebiltzanak animatzeko aukera ere izan genuen.

ZAldai5

Esan beharrik ez, gutako askok beraiek beste txalo gustura jasoko genituela.Aldapan behera joateko aukera aztertu genuen gutxi batzuk, baina ibilbide guztian zehar guztiok batera joateak eta elkar laguntze horrek indarrak eta gogoak indarberritzen dituela zin dagizuet. Beraz, azkenean, talde izaerari jarraiki Gallandara guztiok elkarrekin igotzea erabaki genuen.

Zaldai 3

Bertan merezitako txokolate zatia jan, marrubi batzuk, nola ez argazkia atera eta lehenbailehen aldapan behera auzorik auzo, Zaldai erreka jarraituz Iurretako plazara iritsi arte. Argazkia garratzitsua zen Gallanda puntan ateratzea, izan ere, Zaldai Mendi Taldeak aurten desafio arrakastatsu bat jarri berri du martxan eta ez ginen gutxiago izango. Kontua da familian nahiz bakarrik mendira joateko aitzaki bikaina bururatu zaiela iurretar hauei. Era honetara mendizaletasuna bultzatzeaz gain buzoiei beraien erabilpena ematera animatzen gaituzte.

ZALDAI

Erronka, Euskal Herriko buzoidun 5 mendi igotzean datza 10 urtetik beherakoentzat, eta tontorrean argazkia atera ostean facebooken #zaldaimendierronka2017 bezala saretua izatean. Aukera aproposa izan da guretzat hasiera emateko. Eguerdiko ordu biak aldean iritsi ginen, irribarreak aurpegietatik kendu ezinik. Ibilbidea espero baino luzeagoa izan zen baina lortu genuen. Azken batean guztiok motibazio gehigarria lortu dugulako elkarrekin joanda. Errepikatuko den esperientzia izatea espero dut, batez ere gustora ibili ginelako bai gaztetxo eta baita gazteok ere; aukera polita izan delako mendizaletasunaz haratago euskal giroan eta jende desberdinaz gozatzeko.

ZAldai 6

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu