Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
8:17 am,
temperature icon 9°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

“Artestura feministak 2017” erakusketarekin emakume artistak ikustarazi nahi ditu Emakumeen etxeen sareak

 

Goiuri Aldekoa-Otalora

Goiuri Aldekoa-Otalora Txintxurreta

“Artestura feministak 2017” erakusketa ibiltariak abenduaren 15ean hasi zuen bere ibilbidea. Durangoko Andragunean, Lariz Dorrean dago ikusgai urtarrilaren 15era arte. Esposizioak emakumeen lana ikusgai jartzea du helburu eta aurkeztutako 61 lanetatik 9 izan dira sarituak eta 6ri egin zaie aipamen berezia. Hauen artean Durangoko Aurore Perez, Amaia Asategi eta Rosa Etxabe Durangarrek jaso dute saria eta Goiuri Aldekoa-Otalora-ren lanari egin diote aipamen berezia.

Raices01_goiuri_transgresion

Gainontzeko irabazleak Leire Arenas Azpeitiarra, Basauriko Carmen Ibañez, Gurutze Gisasola, Sol Benavente eta Marian Puertas dira. Aipamen berezia jaso dute Ermuko Ines Aranok, Arrasateko Sivia Ayerrak, Basauriko Ma Jesus Gutierrez-Solanak, Donostiako Carmen Aduriz-ek, Eibarko Jone Bengoak eta Ondarroako Agurtzane Arrizabalagak.

Uztailean izan zen. Sormena piztu, marraztu, argazkiak atera, buztina moldeatu, kolorea eman…sarea lotzen hasi zen. EAEko Emakumeen Etxeen sareak Artestura Feministak lehiaketa jarri zuen abian. Ahalduntzea martxan, artistak martxan, 61 izan ziren saretu ziren emakume sortzaileak.

“Artestura Feministak” lehiaketa arte munduan emakume artistak bistaratzeko beharrizanetik jaio da. 2018an zehar egingo du bere ibilbidea lehiaketa antolatu duten emakumeen etxeetatik: Arrasateko Emakume Txokoa, Azpeitiko Emakumeen Txokoa, Basauriko Marienea, Donostiako Emakumeen Etxea, Durangoko Andragunea, Eibarko Andretxea, Ermuko Emakumeen Topalekua eta Ondarroako Etxelilan.

Artea, balioak adierazi eta transmititzeko erreminta da, gizartearen errealitatea eraldatzeko ezinbesteko tresna. Beste esparru desberdinetan gertatzen den bezala, arte munduan emakumeak duen ikusgarritasuna gizonezkoenarekiko oso ezkutuan geratzen da. Lan honetan aintzindari dira Guerrilla Girls taldeko aktibistak. Artista talde honek XX. mendeko 80. hamarkadan hasi zuen bere ibilbidea. Anonimatoan, gorila maskaren azpian ezkutatzen dituzte aurpegiak eta hildako emakume artisten izenak hartzen dituzte. Kolektiboak, emakumeek gizarte garaikidean jasaten duten ahanztura salatzen du. Guerrilla Girls kolektiboaren lanen artean kartelak egin dira ospetsu. Emakumeok bizi dugun errealitatea islatzen duen estatistikaren hizkuntza erabiltzen dute berdintasunari dagokion datuak emanez: “Emakumeek biluzik joan behar ote dute New York Metropolitan Museoan sartzeko?

Arte modernoetako sailetan agertzen diren artisten %5a baino gutxiago dira emakumeak, baina gorputz biluzien %85 emakumeenak dira.” da 1989an kartel baten idatzi zuten esaldi ospetsuenetako bat.

Gurera etorrita, emakumea arte sistema barruan sartzeko lana egiten duen kolektiboak, Plataforma A-k ere egin ditu bere aldarrikapenak alor honetan. EAEn 2000 eta 2015 urteen artean eginiko bakarkako erakusketetan %16 baino gutxiago izan ziren emakume artisten lanari buruzkoak, eta %84 tik gora izan ziren gizonezkoen lanari eskainitakoak. *Gasteizko Artium, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Bilboko Guggeneheim museoko erakusketak ikuskatu zituzten.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu