Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
12:41 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 22 Km/h

Aurrekontu parte-hartzaileak Mañarian

endika jaio

Endika Jaio

Lau urte dira Mañarian aurrekontu parte-hartzaileekin hasi ginela. Lau urte emankor eta aberasgarri izan dira eta  60.000€-ko inbertsioak egin dira aurrekontu parte-hartzaileetan mañariarrek egin dituzten eskakizunak kontuan hartuz (inbertsioetarako dugun aurrekontuaren % 20 inguru). Aurrekontu parte hartzaileen bitartez bidegorria Urkuletara zabaldu dugu, edozein pertsonak ariketa fisikoa kalean egin ahal izateko makinak jarri ditugu, umeentzako aisialdi eskeintza handitu dugu…

Lau urtetako esperientziaren ondoren, prozesu honetan beste pausu bat ematea erabaki dugu. Umeak izango dira aurtengo aurrekontu parte hartzailetan protagonista eta beraiek erabakikio dute 10.000€ non inbertitu.

Hau bi arrazoigatik egin dugu, lehenengoa aurrekontuak  direlako Udal batek bere proiektua eta herritarren proiektuak aurrera eramatea ahalbitzen duen lanabes nagusia eta bigarrena, parte hartzen ikasi egiten dela konturatu garelako.

Jendartea ez dago parte hartzera ohituta eta horretarako arrazoi bat, orain arte, herritarron parte hartzerako eremuak itxita egon direlako. Herri honetako kultura demokratiko parte hartzailea, lau urterik behin udalean gure ordezkariak izango direnak aukeratzera mugatu da eta gure ikuspuntutik demokrazia zuzena bultzatu behar da.

Gure ikuspuntua hori izanik, umeak demokrazia parte hartzailean hezitzea erabaki dugu, beraiek baitira etorkizuna eta parte hartzen eta erabakiak hartzen ohitu nahi ditugulako. Gure helburuetariko bat, parte hartzea moda bat ez izatea, etorkizunean parte hartzea  erroturik  egotea eta parte hartzea exigituko duten  herritar aktiboak sortzea da eta hori umetatik landu beharreko aspektua dela deritzogu.

Parte hartzea ez da eskatzea bakarrik, parte hartzea  ditugun errekurtsoekin herria zelan hobetu genezakeen erabakitzea ere bada eta honek, pertsonaren konpromesua eskatzen du. Aurrekontu parte hartzaileek, herritarrak produktuen kontsumitzaile hutsa izatetik, komunitateak dituen beharretan pentsatzea eta behar horiek asetzeko erabakiak hartzera konpromitzea eskatzen dute, azken finean herritar aktibo izaterako saltoa ematea.

Esku hartze honek herritar aktiboak sortzen ditu,  komunitatean dauden beharrak ezaugutzen dituelako eta horiek konpontzeko erabakien parte delako. Pertsona kritiko, konprometitu eta solidarioak dira herritar aktiboak eta aurrekontuak era parte hartzaile batean egiteak, gisa honetako pertsonak sortzen laguntzen duela uste dugu.

Aurrekontu parte hartzaileetarako proposamenak batzeko epea zabalik da eta urriaren 23an eramango dugu aurrera 6-12 urte bitarteko umeen lehen tailerra. Beraz, Mañariar guztiak gonbidatzen ditugu aurrekontu parte hartzaileetan parte hartzera.

* Endika Jaio Mañariako alkatea da (EH Bildu)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu