Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
12:28 am,
temperature icon 7°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Larregi, Banden Lehiako finalean ate joka

Unai Santos

Unai Santos

Larregi taldekoek ia 6 urte daramatzagu musikaren munduan gure ibilbidetxoa egiten. Musika talde (ez-profesional) baten jotzen duen edozeinek ondo jakingo duen bezala, sarritan zaletasun hutsetik harago doan zerbait izaten da. Lemoakoak eta Zornotzakoak gara.  Ordu asko eskaini behar dizkiozu, burukomin ugari… baina hala eta guztiz ere, zaletasun -pasio- horrekin jarraitzeak pena merezi izaten du. Eta sarritan bide gazi-gozoa izan arren, ihesbide, poztasun, eta bizipen ordainezin askoren iturri ere bada.

2

Larregi taldea. | ARGAZKIA | Imanol García

Gure kasuan, bada, aste honetan talde bezala aurrera egin eta hazten jarraitzeko aukera berri bat izango dugu. Izan ere, Banden Lehiako finalerako sailkatu gara beste 3 talderekin batera. Hitzordua ostiralean izango da Bilborock aretoan eta Azkue Fundazioak antolatuta. Aipatzekoa da arratsalde horretan bertan talde bakoitzari telefono zenbaki bat emango digutela, eta orduan bai,  gure lagun eta jarraitzaile guztien laguntza beharko dugula. Zenbaki horretara egiten duten «dei galdu» bakoitza gure aldeko boto bat izango baita.  Lehiaketa honetan sari potoloak daude jokoan, besteak beste, 2015eko BBK Livean jotzea (!). Finalaren ondoren, Hesian taldeak bere azken diskoa aurkeztuko du eta sarrera doan izango da.

Kontuak kontu, gu daukagun onena ematen saiatuko gara eta, galdu zein irabazi,  aspalditxu hasi genuen bide honetan gozatzeko aukera berri eta bikain bat izango dugu!

 

* Unai Santos (Lemoa, 1983) Larregi taldeko abeslaria

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu