Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
9:46 am,
temperature icon 10°C
Humidity 64 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Bariku gabaz… DURANG(H)OTS!

itziar castrillo

Itziar Castrillo

Hilera luzeak sortzen ziren, tronpetistak, bateristak, abeslariak, bajistak… bata bestearen atzean, euren txandaren zain.Elkarren arteko desafioak ziren ia ia, soto azpiko pub-etako ezkenatoki txikiak musikarien ring-ak ziren,kea,izerdia,alkohola eta minutuetako “solo” zirraragarriak… halakoak omen ziren 30. hamarkadako Jam Sessionak Ipar Amerikan.

Plateruena ez Minton´s, Durango ez da New York eta gu ez gara Charlie Parker, halere maite dugu udazkenean hostoak jausten direnean “Autum Leaves” abestea, Brasileko berotasuna sentitu Ipanemako hondartzan, aitari omenaldi  txiki bat egin “Song for my father!” joz edota maitasunari begirada luzatu “Once in Loved” interpretatuz.

Orain dala bederatzi urte, Musika Eskolak antolatua eta Musika Modernoko sailak gidatuta Durang(h)ots Jam Sessionak antolatzen hasi giñen. Ez dogu hilera luze luzerik gaurdaino ikusi baina urtean hirutan jazz zaleon topaleku atsegina bihurtzea lortu dugula uste dugu.

Zuzeneko musika geertutasunez bizitzeak sortzen duen magia ederra da,musikaria eta publikoa espazio berean, melodia berdina konpartitu…armonia bera sentitu…

IMG-20170206-WA0009

Jose Gallardo, Julio Veiga eta Alain Concepción. · PHOTO · MANDARINA Phto & Dreams

Ostiral honetan gure Jam ereduari jaraituz,hasierako momenturako Alain Concepcion & The Soulmen izango ditugu gurekin sesioa zabaltzen.

Julio Veiga pianojole durangarrak, Alain Concepcion abeslari zornotzarrak eta Jose Gallardo Ermuan bizi den saxofonista balentziarrak (eskolako irakaslea) beraien proiektu berria aurkeztuko digute.

Formatu berezi batekin datoz, bateria eta baxu barik,soil eta indartsu,70.hamarkdako musika beltzara hurbilduz Soul-a lagun dutela.

Ondoren, aukera izango dugu, gure instrumentuak atera eta etxeko bakardadean prestatutako “standarra”, abestia edo “inpro” zati horri hegalak emateko,beste musikariekin batera doinuak aireratzeko… elkarrekin amesteko.

Gonbidapena luzatuta dago, ostiral honetan gaueko 21:30etan zuokin konpartitu nahiko genuke inprobisaziorako eta musika bizitzeko ilunabarra, Plateruenak eskeintzen digun aterpean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu