Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
2:38 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 75 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

Bariku gabez… jazz!

itziar castrillo

(Foto © Iñaki Esteban Garitaonandia)

Itziar Castrillo

Bariku gaua da [otsailak16 ] bihotz bakartien Ateneo klubean… astiro hurreratu gara jazz zaleok bihotza kateatuta zuzeneko musikaz askatzeko asmoz… aste guztiko hotza epeldu da gaurkoan eta bederatzi terdien bueltan buru makur irten dira musikariak sototik,aulki artean igaro eta pauso batez igo daiteken tarima zapaldu dute… neoi argi larrosak dir dir berezia du gaurkoan, musikariak elkarri begiratu,tempoa zehaztu eta hasi dira beraien istorioak kontatzen….

Alberto Arteta Group dugu begi aurrean, gertu… oso gertu musikariak… Elorrioko lokal historiko honek  eskeintzen duen ohiko berotasun giroan…ez bakarrik lokalak…bertako programadoreak,soinu teknikariak…lan talde oso batek musikari dioten maitasunarekin lortzen du giro berezi eta magiko hau sortzea eta musikariek ere hala bizi dute.

Elorrioko Jazz Blues jaialdian jo behar zuten azaro aldean baina Alberto gaizki sentitu eta suspenditu behar izan zuten…gogoz datorrela azaldu digu, zorra kitatzeko gogoz…

Labur joan da gaua, hamaika bat pieza,bihotzera zuzenean…melodia goxo bezain gordiñak,askotan saxoa eta kitarra unisonora are indartsuago bihurtuz melodiaren esanahia…xarma eta zentsua. Juanma Urrizaren bateriak zoratzeraino bihurritu ditu erritmoak,Zaragozako kontrabajistak lurrera hiltzatu gaitu, Satxa Soriazuk zerua zabaldu, Luis kitarristak rock soinura hurbildu eta Alberto Artetak  maitemindu  bere soinu,doinu,arrisku eta ahots propioko abestiekin.

Eta bihar….barikua da berriz,[Otsailak23] bihotz bakartien Plateruena klubean eta berriz hurreratuko gara jazz zaleok zuzeneko musikaz gozatzera. Segurunik ez dira makurturik aterako musikariak, baina bai aulki artetik igaro eta oraingoan pausorik igon barik alfonbra urdin baten gainean kokatuko dira eta hasiko dira  beraien istorioak kontatzen hauek ere…

Durango Jazz Connection izango dugu talde gonbidatua oraingoan, gertuko musikari ezagunez osatua. Bartolome Ertzilla Musika Eskolatik antolatzen ditugun ekimen hauek musika inprobisatua publiko orokorrari gerturatzeko asmoa dute,urtean hiru saio izaten dira eta formatua doblea da eta doblea gozamena, hasieran taldeek bost sei piezako emanaldia eskeintzen dute eta gero Jam Sessiona zabaltzen da bertaratutako musikariek proposatutako «standarrak» jotzeko.

Iñaki Jaio eta Mikel Nuñez durangar eta  eskolako irakasleak bateria eta pianoan, Lolo Garcia baxuan eta Zornotzako Jou Gonzalez klarinetean izango ditugu bihar gaueko bederatzi terdiak inguruan prest beraien proposamena eskeintzeko…freskoa,zuzena eta interesgarria.

Baldintza bakarra dago: ez dezala mikrofonoak agindu.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu