Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
5:39 am,
temperature icon 12°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

Berdintasuna

NAIA ALZOLA

Naia Alzola

· Naia Alzola Amezua txirrindularia da

Badirudi modan dagoela hitz hau aspaldi. Etengabe entzuten da, irratian, eskolan edo eguneroko edozein ekintzatan. Aurrekoan, bizikletan lasterketa batera joan ziren hiru mutilen albistearen atzeko partean ere, berdintasun hitza  irakurri nuen. Eta hirurak ziren mutilak, eh?

Askotan, horrelako hitz potoloak erabiltzen ditugu ia zer esan nahi duten jakin  gabe, ezta? Baina gero gure artean hitzegiten hasten garenean, bakoitzak ikuspuntu ezberdinak  ditugu.

Hori gertatu izan zait  askotan ziklokrosean “berdintasuna” aldarrikatzen hasi ginenetik. Eta normala da,gainera. Berdintasuna bai, baina, ezberdinak gara, klaro. Eta horretan ere ez gara guztiok ados jartzen.

Desberdinak izanda, aukera berdinak izatea. Hor, gehienok  ados gaudela esango nuke. Neska edo mutila izanda, berdin entrenatu, berdin sufritu eta berdin ordaintzen ditugula gauzak ere nahiko datu objetiboa da  Bizikleta edo lizentzia berdin ordaintzen dugu neskok behintzat! Eta zergak!

Baina hortik aurrera datoz zalantzak; “gutxiago zarete eta errezagoa da irabaztea”, ”astiroago zoazte eta horrek meritua gutxitzen du”, “laburragaok dira zuen lasterketak”, «maila askoz txikiagoa duzue”… hamaika aitzakia eta  hamaika era  ezberdin berdintasuna ulertzeko.

Klaro gutxiago gutxiago! Kontatzen dakien edonork  daki hori!  Klaro astiroago goazela kirol batzuetan! Baina zein da bidea? Ibiltzen diren neska horrek zigortze besteak ez direlako animatzen?! Beraiena al da neska gutxi egotearen erantzunkizuna?!

Txirrindularitza gizonen kirola da, gehienak bezela. Eta ziklokrosa mundu txiki bat, batez ere Euskal Herrian. Familia bat dela esaten  dute batzuek. Eta gai honetan, familia bat bezela funzionatu dugu; eseri, hausnartu, proposamenak aztertu….eta guztion artean berdinatsunaren bidea egin.

Aurten, neska eta mutilen sariak BERDINAK izango dira ziklokrosari dagokionez, Euskal Herriko probetan. Baina ez da hori albistea. Arautegia garapen  eta berdintasunaren bidean aurrera begira jarri dela da albistea: Zorionak guztioi!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu