Pertsonak ezagutzen

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

Izaskun Ellakuriaga

Pertsonen kazetaritzan pertsonak dira oinarri. Mugalarik horri eman nahi dio auspoa eta pertsonen ikuspegitik kontatu nahi ditu albisteak. Baina pertsonak eurak ere bihurtu nahi ditu albiste. Edota albiste ez badira, protagonista egin.

Kalean gora eta behera makina bat pertsona gurutzatzen ditugu egunean zehar.  Ezberdinak gara, baina aldi berean berdinak ere bai. Bakoitza bere erritmoan bizi da, baina uste baino gehiagotan egiten dugu bat beharrizan, amets, ardura eta gustatzen zaizkigun gauzetan.

Gure inguruko pertsonak ezagutu nahi ditugu euren amets, asmo, abilidade, gustu eta gogoekin. Ezagutu eta plazaratu modu atsegin eta gozoan. Boteprontoan galderak bota eta boteprontoan erantzuna jaso.

*Izaskun Ellakuriaga kazetaria da. 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
.