Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
3:00 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 48 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

‘Denboraren giltza’ bideoklipa: Sinpletasuna eta naturaltasunaren bila

Matt Saldias

 

Matt Saldias

Skasti taldean bederatzi pertsona izanda, batzuetan ez zaigu erraza izaten koordinatzea, baina behin batera egonda umorea eta alaitasuna, behintzat ez zaizkigu falta.

Denboraren giltza‘ bideoklipa egiteko presa aput bat genuenez, sinpletasuna eta naturaltasunaren bila ibili ginen, gidoi finkorik gabe eta gure artean lasai hartuz, lehenengo aldia baitzen guk geuk egiten genuela guztia.

Kamara posizio finkoan, REC botoia sakatu eta alai, garena erakustea zen ideia, modu horretan jendeari gure artean sortzen den giroa transmituz. Baina ez zen ematen duen bezain erraza izan. Material guztia montatu ondoren, atzeko horman “salgai / se vende” jarzten zuten fuxia koloreko bi kartel kolarekin itsatsita baitzeuden eta lurrak berriz inklinazio nabarmen bat zuen. Berandu xamar arte konturatu ez ginena, alboko horman ez aldaparik eta ez kartelik ez zegoela izan zen, une horretan zerotik hasi eta dena desmontatu eta montatu behar izan genuen!

Hortik pasa zen edozeinek pentsatuko luke erotuta geundela, bederatzi tipo, 3 foko eta kamera baten aurrean, sorgailu baten zaratak, kotxetatik irteten zen musika jaten zuen bitartean, tunel baten barruan, gaueko hamarretan… Musika kotxetik jarri genuela pentsatzeak, bateria gabe geratu ginela ere gogorarazten dit, gero berriz martxan jartzeko komeriak!

Postprodukzio eta irudiari dagokionez, Josu Torrealday-ek ‘Maskarak’ diskarentzako eginiko diseinuaren bidetik jarraitzea erabaki nuen, koloreekiko gehien bat.

Hala ere, bideoklip bat, abesti baten apaingarri bat da. Skasti benetan zer den ikusteko, zuzenekoren bat ikustera joatea baino hoberik ez dago.

*Matt Saldias (Zarautz, 1994) Skasti taldeko gitarjole bat da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu