Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
10:09 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

‘Durangaldea Elikadura Abian!’ behar genuen egitasmoa

Iñaki Elortza
Iñaki Elortza

 

· Dietista nutrizionista eta farmazilaria Elortza botikan (Eibar)

Garai zail eta berezi hauetan ohartzen gara benetan garrantzitsuak diren gauzez; familia, lagunak, maitasuna… eta nola ez osasuna. Eta honekin lotuta, elikadura. Gero eta argiago daukagu denok, elikadura eta osasunaren arteko lotura oso estua dela. Elikadurarekin erlazionatzen diren gaixotasunak gero eta gehiago dira; obesitatea, minbizia, fibromialgia, diabetesa, alzheimerra, hipertentsioa, etab. Bestalde badakigu ere Covid-a hartzen dutenen artean hiltzeko arrisku handiagoa dutela gaixotasun hauek pairatzen dituztenak. Zein da guzti honen ondorioa? Elikadura osasuntsu batek hiltzetik salbatu gaitzakeela.

Pandemia honek erakutsi digun beste gauza bat gure planeta gero eta txikiagoa dela da, eta munduko beste muturreko gertaerak gugan duten eragina agerikoa dela. Eragin hau gero eta azkarrago nabaritzen dugu gainera. Beste alde batetik gizakion jarduera frenetikoa geratzen denean ama lurrak edo naturak bere burua “sendatzeko” gaitasuna bere horretan mantentzen duela ere ikusi dugu. Martxoko itxialdian agerian geratu zen bezala, hirietako kutsadura desagertu zen, animali basatiak nonahi agertzen ziren, itsasoak eta zeruak garbitu ziren, etab. Hau dena gainera oso denbora epe motzean ikusi ahal izan genuen.

Osasuna, natura, jasangarritasuna, maitasuna… hauek izan dira burura etorri  zaizkidan lehen ideiak “Durangaldea Elikadura Abian” ekimenari buruz irakurri dudanean.

Ekimen honetan halako ideiak uztartzen baitira, elikadura osasuntsua, jasangarria, segurua eta paregabea. Eta bide batez kilometro 0 bezalako mugimenduekin egiten du bat. Horrela elikagai osasuntsuagoak eta freskoagoak lortzen ditugu, karbono aztarna murrizten dugu, aldaketa klimatikoari aurre egiten diogu, bertako ekonomia sustatu eta ekoizle txikiei babesa eman. Beraz, ekimen paregabea zentzu guztietan.

   “Durangaldea Elikadura Abian”-etik beste hainbat gai jorratzen dituzte ere eta balore desberdinak heldu-arazi nahi dizkigute; ekologia, zahartze aktiboa, kirola, bio-ekonomia, konpostajea, energi iturri berriak, etab.

Herritako janari denda txikiek ere bultzada nabarmena nabaritu dezakete horrelako ekimenei esker. Mundu globalizatu honetan non hipermerkatuak edo online erosketak gailentzen diren, eta hauekin lehiatzea gero eta zailagoa den ez dago soberako laguntzarik gure kaleetako dendari txikientzat. Gure kale hutsak ezkertuko dute bizipoz pixka bat ere.

Beraz ez dago aitzakiarik, oso denbora gutxi geratzen zaizu ekimen honetan izena emateko, ez galdu denborarik eta sakatu hurrengo estekan!!!!

 

https://durangaldeaelikadura.eus/abian-eusk

 

Zaindu eta zoriontsu izan!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu