Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:08 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Durangaldean ere, batasuna da indarra

mikel arruabarrena
Mikel Arruabarrena

· Elorrioko EAJko Bozeramailea eta legebiltzarkidea Gazteizen

Euskaldunok historian zehar egin ditugun gauza importanteenak komunitate barruan egin ditugu beti, esfortzu kolektiboaren emaitzak izan dira beti.

Balea trainera estu eta hauskor batekin ehizatzea posible bazen, 13 pertsonen aleginak aldi berean 13 arraun astintzen zituztelako zen. Gure Durangaldeko barne geografiara etorrita, Kixkalitako baserriak berriz altxatzea hilabete batzutako lana izaten zen auzokide guztien eskuak batera lanean jartzen zirelako hasiera hasieratik, egitura eraitsiaren txingarrak oraindik keetan zeuden momentutik. Baserriaren kedarrez betetako eskuak edota arraunlarien babez betetako eskuak izan garenaren sinboloa dira, harrotzen gaituen memoria eta etorkizunean izan nahi dugunaren oinarria.

Gaurko egunetan ez ditugu baleak ehizatzen eta baserritar gehienek suteetatik babesteko seguru pribatuak kontratatu dituzte. Aintzinako bizimoduek beraz forma berria hartu behar izan dute denboraren poderioz eta erakunde publikoetatik ainbatetan aipatzen duten Auzolanak beste bide batzuk arakatu ditu, ez hain poetikoak agian, baina gauza bera bilatzen dutenak.

Gure eskualde honetan esfortzuak amankomunean jarri izanaren adibide asko ditugu, baina erakunde mailan erakusgarriena  agian Durangaldeko Mankomunitatea da, Udalekin batera gure erakunderik gertukoena. Egunerokoak diren zerbitzu oinarrizkoenak kudeatzen dituena; gizarte politikak edota zaborrak batzea adibide bi jartzearren.

Urtarriletik aurrera Durangaldean beste arraunlari bat izango dugu Mankomunitatean, beste kofrade bat, beste bidelagun bat: Berrizeko Udala (Garai ere 2019an sartu zen, bi hamarkadatan kanpoan egon ondoren). Hau izango da agian virusak izorratu duen urte madarikatu honetan izango dugun berri onetako bakarra. “ Berriz gurekin izateak efektu biderkatzailea izango du Mankomunitarentzako” zioen pozik Mireia Elkoroiribe presidentak pasa den astean “elkarri asko diogu eskeintzeko”.

2021a urte berezia izango da eskualdearentzako, datozen urteetarako plangintza landuko da Udalen, langileen, eragileen eta herritarron partaidetzarekin, Mankomunitateari merezitako ikusgarritasuna eta erabakigarritasuna eskeiniko diona, etorkizuneko erronkei aurre egiteko indarra emango diona.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu