Durango Solderen begietan

 

Garazi Arrizabalaga

Garazi Arrizabalaga

Nolakoa da zerua artista baten begietan? Nolakoa da kale bat artista baten begietan? Nolakoa da zuhaitz bat artista baten begietan? Argi dago artistek ez dutela pertsona arrunten gauza berdinak ikusten. Guretzako ohikoa dena, egunero ikusten duguna eta bestelako garrantzirik ez duena, artista batentzat artea da. Kolore berezi batekin ikusten du, eguzkiaren eraginez edo bere irudimenaren eraginez. Lerroak ez dira beti berdinak, mugitu egiten dira egunaren edo momentuaren arabera. Kalean zehar dabiltzaten pertsonak ez dira pertsona hutsak, pertsonaiak baizik. Guretzat egunerokotasunaren parte den guztia, artista batentzat artelana da.

SOLDE 16 (2)

Hori da Soldek egiten zuena. Eguneroko paisaiak, kaleak, jendea, elizak… artelan bihurtzen zituen, kolore bereziz, lerro bereziz… bere ikuspuntu berezitik. Artista baten ikuspuntutik. Orain Durangoko Arte eta Historia Museoan ikusgai dagoen erakusketarekin Durangoko artista baten begietan sartzeko aukera daukagu. Durango begi berezi batzuekin ikusteko aukera, artista ez garenontzat ikuspuntu berri bat. Artista baten ikuspuntua. Durango Solderen begietan.

· Garazi Arrizabalaga Cabrerizo Durangoko Museoko koordinatzailea da

CAM00435~2

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.