Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
12:43 am,
temperature icon 7°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Eki, eguzki berria… argi, argitu bidea… aniztasunean alkartu, gizartea aberastu…

Nerea Barrenetxea

Nerea Barrenetxea

· Nerea Barrenetxea Maiagarai San Antonio Ikastetxeko musika irakaslea da

«Eki, eguzki berria… argi, argitu bidea… aniztasunean alkartu, gizartea aberastu…»

Horrela dio gure ikastetxerako Uxuek idatzi eta konposatu duen kantak. Ni ere horrela sentitzen naiz, indarberrituta, eskertuta, erabat zoriontsu.

Nire 40. urtebetetzean, hainbatentzat ikustezin bihurtzen zaren adinean, heldu zait beti gogoan izango dudan esperientzia bizitzeko aukera; 150. urteko ibilbidea islatu eta argi berriz piztuko duten abestiak grabatzea hain zuzen ere.

Eki, eguzkia edo beronek argitutako zonaldea adierazteko erabiltzen den hitza da. Urteurren honetan, gure ikastetxea argitu eta dizdira berezia eman dio Ekik, bertako langile, ikasle, guraso, ikasle ohi eta irakasleengan harrotasun berezia piztuz, giroa berotuz, aberastuz…

Nik ere, aniztasun horretaz baliatuz, talde bikaina osatzeko aukera izan dut, konprometitua, baikorra, ekina, hurbila, jatorra… Abestietan parte hartzea bizitzako esperientzia zoragarria izan da. Mila esker guztioi!!! Zuen artean ezin hobeto sentitu naiz!

Egindako lanak gizartea aberasten lagundu du eta ziur egon, aurrerantzean ere, gure ikasleek dakarten hazia erne dadin, indarberriz, ilusioz, gogoz eta profesionaltasunez, baloreetan eta gaitasunetan hezten laguntzen jarraituko dugula. Esker mila egin didazuen opariagatik!!!!!

Gora San Antonio!!!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu