Asteartea,
2024ko Martxoak19

MugaKultura

loader-image
Durango
3:34 am,
temperature icon 14°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Ekimenak · Egunean 20 orduz gaituzte ziegan itxita

Giller Merino

Giller Merino

· Giller Merino durangarra Valencia II kartzelan preso dago

Aupa zuek! Lehenengo eta behin jaso besarkada estu eta iraultzaile bana Picassentetik.

Presoon auzia konponbidean jartzeko abenduaren 9an Parisen burutuko den ekimenaren harira, Valencia II-ko presoon egoera zaharraren berri ematera natorkizue, berau Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzeko EPPKko kideok burutzen ari garen ekimenaren baitan.

Valencia II-ko euskal preso politikoak modulo bakarrean gaituzte: Asier Badioa (Ondarroa), Garikoitz Garcia Arrieta (Aretxabaleta), Gillermo Merino Bilbao (Durango), Balbino Saenz Olarra (Pasaia) eta Manex Zubiaga Bravo (Algorta). Boston artean mende erdiko espetxealdia eta ehundaka urteko zigorra pilatzen dugu.

Lehengo graduan sailkaturik, egunean 20 orduz gaituzte ziegan itxita. Gainontzeko espetxeetan bezalaxe, astean bost minutuko zortzi telefono dei besterik ez ditugu, bi gutun bidaltzeko muga, edota 40 minutuko bisita kristal eta barroteak tarteko. Edozein komunikaziotan kontrol zuzenak  ditugu. Zelatatze politikoaz gain edonolako harremanen garapen naturala murrizten eta bortxatxen dira.

Baina gainontzeko espetxeetan ez bezala, senide eta Euskal Herriarekin harremanak kaltetzeko neurriak haratago doaz eta aurrez-aurreko (‘vis a vis’) bakarra dugu hilean.

Bisita egiteko gure senide eta lagunek egin beharreko 1.200 kilometro inguru horiek 60.000 kilometro dira -bakoitzarentzat- urte bukaeran (30 kilometro bisitako minutu bakoitzeko), eta odoluste fisiko eta ekonomikoaz gain, astero-astero istripua pairatzeko arriskua dute.

IMG-20171123-WA0001

Sakabanaketa eta adierazitako ondorioekin bukatzea, eta Ibon Iparagirre kidearen izenean gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituzten guztien berehalako askatasuna eskatuz, honako ekimenak burutuko ditugu EPPK-ko beste kideekin batera:

  • Azaroaren 21ean euskal herriratze eskaera berrituko dugu
  • 24an, Bilbon bezala, azken ostiraletako ekimenekin bat espetxeak banaturiko ordutegie uko egingo diegu.
  • 25/29 artean txandako baraua burutuko dugu.
  • Abenduaren 9 bisita greba. Denok Parisera!
  • Asteotan zehar gutun ezberdinak igorriko dizkiogu instituzio ezberdinei.

Guztion artean lortuko dugu!

Eskerrak urte osoko babesagatik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu