Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
9:31 am,
temperature icon 11°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Elurra, putzuak eta Asics, Nike, Adidas…

 

Foto del día 02-02-2015 a la(s) 18_10 #3

 

Eider Gorritxategi

Hamaikak joak ziren oraindik aterpean geundenean, Andra Mariko kanpaiak entzun bainituen txingor artean. Hainbat aldiz pentsatu eta damutu ostean, aterpetik irten eta irteerara joateko ordua zela erabaki nuen, gogoz kontra. Bertan azkenetarikoa nengoen, nirekin batera beste lau bat korrikalari eta txingorra.

Kronometroa zela eta ez zela, lasterketa hasiera atzerarazi zen,  eta gu bien bitartean, hotza ekiditeko ahaleginetan, hankak eta besoak mugitzen genituen ahal zen moduan. Hasi zen lasterketa azkenik, eta ni lurrera begira ea non zapalduko beldurrez ari nintzen.

Elurra, putzuak eta Asics, Nike, Adidas… zapatilak ziren bertan. Burua altxatu nuenerako Madalenan nengoen Bizkaibuseko autobus berde baten alboan. Zirudien bezain arriskutsua ez zela ohartu nintzenean, pixkanaka pixkanaka aurreantz joatea erabaki nuen eta bidegorrira iritsi nintzenerako… Berriz txingorra!

Geroz eta jende gehiago pasatzen hasi nintzen, eta ni  gustorago nihoan. Horrela, bigarrenez Landakotik igarotzean, lehen emakumezkoa nigandik 30 bat metrotara zegoela esan zidaten. Nolabait nigan sugar txiki bat piztu zuen horrek euri artean. Kilometro eta erdi falta zirenean, gutxi gora behera, lehen emakumea nintzen, eta hala jarraitu nuen helmugara arte, azken kilometro hori nekez gaindituz. Onartu beharra daukat eta baita eskertu ere, ibilbide guztian zehar animo asko jaso nituela, bai korrikalariengandik (batez ere azken biran nirekin etorri zirenengandik), bai ikusle ezagunengandik (antolakuntzakoak barne) eta baita ezezagunengandik ere.

 *Eider Gorritxategi (Durango, 1997) Durango Kirol Klubeko partaidea da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu