Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:15 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Ernegauta nago Euskararen Egunarekin

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

Izaskun Ellakuriaga

Berotan nabil hau idazten eta barkatuko didazue baten bat minduko bada tonuagatik. Baina goizean goiz ernegauta nabil sarean ikusi ditudan euskaren aldeko hainbat aldarrirekin. Poztekoa izan behar lukeena garraztu egin zait. Batez ere, batzuen aldetik irakurri ditudan mezuengatik. 365 egunak euskara erabiltzearen aldarria, euskara maite dutenaren aldarria,… holangoak ehundaka, milaka ez esatearren. Baina hori GAUR. Eta zer pasatu zen atzo? Eta bihar ere horrela izango da?

Zortea daukat euskaraz bizi naizelako, etxetik hasi, lagunartea eta lanean euskaraz bizi izateko aukera daukadalako. Kazetaria naiz, eta egunero topatzen ditut trabak nire lanean: prentsa oharrak gazteleraz bakarrik, euskarazko inor ere ez prentsaurrekoetan edota gai bati buruz gehiago sakondu nahi dugunean…horrelakoak egunero.

Horregaitik, hasarretzeko eskubidea daukadala uste dut, batzuek egun honetan euskarari egiten dizkioten keinuekin. Ez zaizkit zintzoak begitantzen. (Barriro diot, barkatu hasarre tonua. Baina Mugalarik gonbitea luzatu dit zerbait idazteko eta berotan harrapatu nau).

* Izaskun Ellakuriaga iurretarra kazetaria da

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu