Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
3:17 am,
temperature icon 6°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Eskerrak ez ziotela kantatzeari utzi

itziar castrillo

 Itziar Castrillo 

(Argazkia: Iñaki Esteban Garitaonandia)

Ez zioten kantatzeari utzi… ozeano bat tartean, zapalkuntzaren minez erraietatik eta debekupean, baina ez zioten kantatzeari utzi.

Esklabutzak iraun zuen mendeetan, Afrikan jatorria zuten familiek, tradizio matriarkalari eutsiz, kantuen katea, katepean egonda ere ez zuten eten… debekatuak zeuden tanborrak kolonietan, debekatuak instrumentuak emakume esklabuentzat… baina amek kantuan egiten zieten euren jaioberriei, bihotza eta barrena mindua izan arren kantuan jagotzen zituzten…

Kantu haien oihartzunek, kantu haien erritmo errepikakorrek, kantu haien transmisioak erein zituzten ipar Ameriketan Gospel, Blues eta Jazzaren haziak eta hego Amerikan Cumbia, Salsa, Bolero eta Bossa Novarenak.

… Mary Straine, Mamie Smith, Ida Cox, Rosa Henderson, Bessie Smith, Ethel Waters, Doris Peavey, Peggy Gilbert, Billie Pierece, Camila Todd, Julia E.Lee, Cleo Brown, Ida Maples, Lillian Hardin, Marcela Kyle, Dolly Jones, Irma Young, Myra Keaton, Ella Fitzgerald, Mildred Bailey, Helen Humes, Billie Holiday, Valaida SnowSarah Vaughan, Tiny Davis, Clora Bryant, Viola Smith, Toshiko Akiyoshi, Etta Jones, Abbey Lincoln, Carol Kaye, Carla Bley, Nina Simone, Sheila Jordan, Bobbi Humphrey, Dianne Reeves, Joni Mitchell, Emily Rember, Cassandra Wilson, Eliane Elias, Jamie Baum, Regina Carter, Diana Krall, Luciana Souza, Suie Ibarra, Amy Winehouse, Peggy Lee, Norah Jones, Esperanza Spalding, Anat Cohen, Melissa AldanaAinara Ortega, Ana Bejerano, Andrea Motis, Noa Lur …

Ehundaka  dira oztopoak oztopo jazzean aritu diren emakumeak, arraza, klase eta genero bazterketei aurre egin zieten emakume kementsuak, ehundaka abeslari eta instrumentista, halere emakume eta musikari bezala penaz begiratu ditut jazzaren historiaren liburuetako orriak, penaz ehundaka izen topatu arren gutxi batzuk baino ezagutzen ez ditudalako, negritaz idatzitakoak, eta are gutxiago zuzenean entzun, azpimarratutakoak, ia denak abeslariak, egia osoa esateko gainera.

Bidea dugu egiteko, ekiteko, ikasteko eta irakasteko… baina bide hori aske egin nahi dugu,estereotipoz haratago espresio bide izango dugun instrumentua aske aukeratuz, gauez, desorduetan kontzertu baten bueltan aske itzuliz etxera, soinekoa zein bakeroak jantzita ezkenatokian aske izanez… gure pasioa aske biziz.

Gaur gauean, Durangoko Plateruenan kurtso honetako lehenengo  Durang(h)ots Jam Sesiona dugu,  Aritz Luzuriaga kontrabajistarekin  batera, Alejandra Artiel tronpetista, Eva Alcaide  kitarrista eta  Rakel Arbeloa baterista izango ditugu gure artean, ez daiGUn aukera galdu!!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu