DINERO |Estatuan, zer?

JOSeina Etxeberria

Joseina Etxeberria

Beti izan naiz oso gitarreroa eta momentu honetan nire gitarra zein den galdetuko balidate, Fender Telecaster erantzungo nuke. Bi pastilla simple. Hoien arteko aukera egiteko selektore bat. Bi botoi, bata bolumena eta bestea tonua eta… Punto. Traste pillo batekin sei soka gitarra benetan noble batean. Ez da hortik aurrera gauza haundirik behar musika egiteko. Eta gitarra horrentzat talde formazio bat aukeratu beharko banu, hirukoa aukeratuko nuke. Bat gitarran eta kantatzen. Bestea bajuan eta baterian hirugarrena. Ba al dago Rock & Rollean hori baino egitura sanoagorik? Egia da musikari bakoitzari, formazio hain simple honek, beste plus bat eskatzen diola. Hiruko batean zaila bait da non ezkutatua topatzea. Hiruko batean oso agerikoa da dena… Dohaiak bezala hanka sartzeak ere bai. Zein hiruko datozkizu orain burura? Hendrixen experientzia, Nirvana, Jam, Police, ZZ Top, Kortatu, Morphine(gitarrarik gabe), Rory Gallagher eta Leño, Muse, Depeche Mode ere bai… Zeinen onak ezta? Bainan kasik iraganekoak denak! Egun hoien lekukoa hartu dezaken talde bat topatzen hasi beharko banu… Estatuan: Dinero.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.