Asteartea,
2024ko Martxoak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:25 am,
temperature icon 14°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Eta zergaitik ez finala Bartzelonan?

AGER SARDUI MUGALARI

Ager Sardui

Kopa txapelketako finala Bartzelonan jokatuko dala jakin gendunetik, hainbat izan dira entzun eta irakurri doguzan eretxiak. Eta egia esan, ebatziaren kontrakoak gehienak. Baina bizitzan gertatzen dan moduan, gauza guztiek daukie alde positiboa eta neure uste apalean, baita finalaren lekuak be.

Athletic-eko bazkide gehienek (9000 izan ezik gutxi gora behera) sarrerea izango dabe nahi izan ezkero eta hori albiste bikaina da duda barik. Beraz, ez dogu orainarte ezagutu dogun Camp Nou ikusiko egun horretan, hori hasteko.

Iñork pentsau dau Bartzelonako zaletuentzat ona dan euren etxean jokatzea? San Mamasen sarritan egon garenok, oso oso oso (3 bider) deseroso sentidu gara aurkariaren zaletuek gureak baino zarata gehiago egin dabenean. Iñork pentsau dau zelan sentiduko dan Bartzelona, bere zelaian jokatu eta aurkariek zarata eta animo gehiago egiten badabe? Gauza gitxi dagoz norberaren etxean atzerritar sentidutea baino txarragorik. Ta hori pasau ahal jako Bartzelonari. Bere zelaian arrotz sentidutea.

Athletic izango da etxeko talde moduan jokatuko dauan taldea (Bartzelona baino club zaharragoa dalako) eta gure jokalariak aldatuko dira etxeko taldearen aldagelan. Bartzelonako jokalariak ez dira “euren” betiko aldagelan aldatuko. Beraz, talde Kataluniarra be arraro sentiduko da era baten.

Guzti honegaz esan nahi dodana zera da: Gure jokalariak, zelaian dagozanean Kopako finalajokatzen, ez dirala enterau be egingo Camp Nou, Mestalla edo Benito Villamarín dan. Bueno, agian bai,  Camp Nou-n ‘Athleeeetic’ ohiu zaratatsuagoa entzungo dabe besteetan baino zaletu gehiago egongo garelako.

Eta ganera, Athletic- zale amorratua eta euskalduna izanda, badago leku hoberik Bartzelona handiari titulu bat irabazteko? Ba hori…

Aupa Athletic!

* Ager Sardui kazetaria da

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu