Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
7:48 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Etorkizuna

OSCAR GOMEZ

Óscar Gómez Mera

· Agur eta ohore, Jimmy

Duela hiru urte aita minbiziak jota hil zen. Hurrengo egunean auzotarrak eta lagunak hurbildu ziren belaitokiraino aitari azken agurra ematera. Auzotar batek galdetu zidan ea zenbat urte zituen aitak. Hirurogeita hamazazpi, erantzun nion nik. Eta berak, oraindik ez zen oso zaharra. Ez zen oso zaharra? Hirurogeita hamazazpi urterekin? Zazpi, zazpi. Continuamos para Bingo.

Aitona (amaren aita) larogeita zortzi urterekin hil zen Galizan. Tokiko norbait hiltzen zenean, familiakook kontatu egiten genion. Aitona, fulanito hil dela. Eta zenbat urte zituen, galdetzen zuen beti aitonak. Hirurogeita hamasei, hirurogeita bederatzi, larogeita bat, hirurogeita hamabi… Beno, zaharra zen, zioen aitonak beti. Eta familiakook, baina aitona, nola zaharra zela?, zu fulanito baino azkoz zaharragoa zarela, larogeita hamar urte dituzula. Eta aitonak, beti, erantzuten zuen gauza bera: Nik ez dut kontatzen.

Duela hamabost egun COVIDak Jimmy hil zuen. ZIUn Jimmy ingresatu zuten egun berean, berarekin egon nintzen, goizean. PCRa egitetik zetorren. Deitu zidan Gabonetako loteria trukatzeko, urtero bezala. Ez nuen ikusi inoiz berriro. Whatsapp bidez jakin nuen hil egin zela. Harrezkero, egunero burura etortzen zait azken asanbladan esan zuena. Bi legealdi pasa ondoren ez zuela bere burua aurkeztuko berriro enpresa batzorderako, jubilazioa hartuko zuela eta joango zela herrira taberna irekitzera. Hilabete honetan berrogeita hamabi urte beteko lituzke. Hizketaldi hori nire buruan dago bueltak ematen, zaldiko maldiko gisa.

Aitonak esaten zuena, “Nik ez dut kontatzen” hori, tamalez, berandu ulertu dudala uste dut. Jende gehiena ez da hiltzen larogeita hemezortzi urterekin. Oso jende gutxi heltzen da larogei urte betetzera. Edozein momentuan, zoritxarrez, hil gaitezke. Berak, aitonak, moldea apurtu zuen, salbuespen bat zelako. Beraz, daukagun etorkizun bakarra oraingoa da. Nahiz eta inoiz ez dudan martxan jartzen teoria hau.

Jimmyren etorkizunerako planak burura etortzen zaizkit egunero. Orduan, gogoratzen dut, “Lugares comunes” filma. Eta, are gehiago, Federico Luppiren pertsonaiak esaten zuena: etorkizuna ametsezkoa da, edozein sistemak asmatzen duen tranpa bat, jendea koldartzeko eta makurtzeko, jendea lan eginarazteko eta ekoiztarazteko, eta esklabo bihurtzeko etorkizun puta honen beldurrez.

Mila esker, Hiart.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu