Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
12:12 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 28 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Euskeraz bizi harro!

Goiztidi Diaz

Goiztidi Díaz Basterra

Gaur egun askatasun osoa dugu euskeraz bizitzeko. Eta honela, batzuok gure eguneroko bizitza euskeraz egiteko aukera hori geureratu egin dugu eta halan, badaude eguneroko rutina edo hitz batzuk beti euskeraz egiten ditugunak.

Honela jende asko dago zeinak nahiz eta euskeraz mintzatzen jakin ez, agurrak beti euskeraz egiten dituena. Honen ondorioz ohitura bihurtu da rutina batzuk euskeraz egitea. Beste adibide bat taberna edo dendetan egiten diren eskakizunak dira. Askotan euskeraz egiten ditugun rutinak dira nahiz eta euskera ez izan norbere eguneroko hizkuntza.

Ez nuen usteko garai hauetan inorentzat iraingarria izango litzatekenik bezero batek “bi kafesne” eskatu izan baina badirudi batzuentzat oraindik ere amorru arrazoi galanta dela zeren eta nire ezagun batek “yo no sé euskera pero tengo estudios superiores, ¿y tú?” erantzuna jaso zuen tabernari baten ahotik. Ze pena Euskadin honelako erantzuna jasotzea euskeraz hitz egiteagatik.

Horregatik Euskaraldia bezalako programek garrantzia handia hartzen dute. Programa hauekin euskeraz bizitzea bultzatzen da nahiz eta euskeraz mintzotu ez jendeari euskeraz entzutera animatzen.

Nire hizkuntza euskera da eta horretaz harro nago atzo, gaur eta bihar eta nahiz eta errespetu osoa izan euskeraz mintzatu nahi ez duenari, nire eguneroko bizitza euskeraz egiten jarraituko dut. Horretara, ez pentsa inor amorratzeko helburua dudanik, ez eta gutxiago ere, nire ama hizkuntzan bizitzeko desioa baino ez dut.

Euskeraz harro bizi naiz eta nik ere goi mailako ikasketak ditut, ia gehiengoak, karrera barne, euskeraz eginak. Batak ez du bestea kentzen. Euskera ez da hobeago edo txarrago egiten gaituena. Euskera euskaldun egiten gaituena da. Horregatik ni harrotasunez bizi naz euskeraz euskalduna eta abertzalea naizelako eta ongietorria ematen diot euskeraz idazteko aukera ematen didan hedabideari. Eskerrik asko, Mugalari!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu