Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
10:31 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

EuskoTren, bidezko tarifak!

Gorka

 Gorka Camara Hierro

Azken egun hauetan Euskal Trenbide Sareak (ETS) hartutako erabakiaren inguruko zertzelada batzuk ematea nahiko nuke lerro hauekin, berriztar baten ikuspuntutik.

erabakia

Euskal Trenbide Sareak (ETS) Berriz eta Zaldibar herriak zonaldez aldatzen ditu, Durango dagoen zonaldetik atereaz eta Ermuarekin batera Debabarreneko zonaldean sartuz.

ondorioak

Berriztik Bilbo aldera bidaiatzeko zonalde bat gehiago zeharkatu behar da eta Donostia aldera bidaiatzeko, aldiz, zonalde bat gutxiago, lehenengo bidaia garestituz eta bigarrena merkatuz. Erabaki honek tarifa deigarriak ekartzen ditu, adibidez Berriztik Debara joatea (36 km gutxi gora behera eta ordu eta erdiko bidaia trenez) 1,70€ pagatuko da eguneko ticketa erabiliz eta Berriztik Traña-Matienara (5km eta 7 minutuko bidaia trenez) 1,95€.

protestaren zergatiak

  1. Berriztarrok zerbitzu publiko gehienak Durangon ditugu (Osakidetza, Ogasuna, Hezkuntza,…), beraz bertara joateko beharra edukiko dugu hainbatetan, ez hainbeste Donostia aldera zerbitzuen ikuspuntu honetatik.
  2. Berriztarron gehiengo zabal bat Bilboko norabidera mugitzen da trenez eta ez hainbeste Donostia aldera. Egunero alde bateko eta beste aldeko andenetan zenbat jende dagoen ikustearekin bakarrik nabaritzen da hau.
  3. Ez da bidezkoa alde batera egindako bidaia 0,05€/km-ko edo 0,028€/minutuko kostua suposatzea eta beste aldera egindakoa, tren berdinean, 0,40€/km-ko edo 0,28€/minutuko.
  4. Eusko Trenbide sareak dio, erabakia txartel ezberdinen bateratze prozesuaren testuinguruan hartu dela eta Foru Aldundiek hartutako erabakietan oinarrituta dagoela, baina erabiltzaileekin kontsultatu da? Erabiltzaile jarioak kontutan hartu dira? Herri ezberdinekin baloratu da? Aurreko galdera guztien erantzuna EZ dela ematen du.
  5. Durangaldea hiru zonalde ezberdinetan banatuta geratzen da. Egia da orain
    ere horrela zegoela, baina horrek ez du egiten egoera hori bidezkoa izatea.
  6. Ermua, orain Berriz eta Zaldibar aurkitzen diren egoeran egon izan da urteetan eta ez da (dugu) ezer esan Ermua ere Durangaldeko herria izanik. Bere kasuan zerbitzu asko Debabarreneko mankomunitatean dituzte eta euren joera naturala Eibar aldera mugitzea da Durango aldera baino gehiago. Behar bada horregatik egoera honek euren kasuan ez dio, Berriz eta Zaldibarri beste min egin, baina hori beraiek esan beharko lukete.

helburuak

Herritarrak garraio publikoa erabiltzea bultzatu nahi bada tarifak bidezkoak izan beharko lirateke, bidezkoak eta neurrikoak. Egungo egoerarekin, lau kide dituen familia bati Durangora joateak 7,8€ suposatzen dio eta horrela ez du inoiz trena hartuko kotxea Berrizen utziz.

Ez da bidezkoa alde batera edo bestera bidaiatzeak hain tarifa ezberdinak edukitzea.

Ez da egokia horrelako erabakiak inoren ekarpenik entzun barik hartzea.

Eztabaida gizarteratu ezkero, guztion artean erabaki onena hartzeko beta izan genezakeen. Egin dezagun!

proposamenak

Nire ustez egokiena bidaia distantziarekiko proportzionala izatea litzateke (kilometro gehiago tarifa handiagoa), betiere kopuru minimo batetik abiatuta eta kopuru maximo bat ere finkatuz. Gaur egungo baliabideekin erraza litzatekeela uste dut. Erizpide honek bidai luzeetarako dirulaguntzak proposatzea ee eskatuko luke eta aztertu beharko zen hori ere.

Beste alternatiba bat bidaiaren denboraren arabera tarifikatzea litzateke. Nire ustez ez da aurrekoa bezain bidezkoa, baina egungo egoera hobetuko luke, balizko matxurek atzerapen handirik sortuko ez balituzte behintzat.

Baina hau nire ikuspuntua besterik ez da eta ez dagokit niri hau erabakitzea, gizarte osoari baizik. Ia mobilizatuz erabaki honekiko gure ikuspuntua entzunaraztea lortzen dugun.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu