Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
10:41 am,
temperature icon 13°C
Humidity 53 %
Ráfagas de viento: 58 Km/h

Fedearen testiguak

Xabier Eskauriatza

Xabier Eskauriatza

· Xabier Eskauriatza abadea Tabira Eliz Barrutiko animatzailea da

Elizak duen erronkarik sakonena, behar bada, zenbait arlo eta hesparrutan galdu duen sinisgarritasuna berreskuratzea da. Eta berreskuratze hori lortzerakoan, ezinbestekoa zaio testigantzaren balioak agertu eta garatzea. Guzti honi erantzuteko antolatu ditugu Tabira Eliz Barrutian aurtengo garizumako berbaldiak. Berbaldion helburua zera da: arlo konkretu batzuetan fedearen testigu diran gure ingurumariko persona batzuen  testigantza propioa aditzera ematea.

Aukeratu ditugun testigantza arloak honexek dira: «Bake eta adiskidetzea», «Gaixotasunaren mundua», «Errefuxiatu eta etorkinen abegia» eta azkenik «Musika konpromezu bezala». Hitzalariak  arloz arlo M.Carmen Hernández, Egoitz Zabala, Juanjo Moreno sj., eta Juanjo Elezkano kantaria.

Hitzaldiak eskema hau daukate: hasierako otoitza, hizlariaren testigantza eta testigantza ondorengo elkarrizketa. Berbaldiak gaueko 20.00etatik 21.00etara izango dira Durangoko jesuiten eliz ondoko Arrupe Aretoan. Egunak: Otsailak 21 eta 28 eta Martxoak 7 eta 14.

Azken ekitaldia, musikazkoa, Klarisen Komentuan ospatuko da.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu