Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
4:54 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Gazteak ere, Amestutako Elorrio eraikitzen

Idoia Buruaga

Idoia Buruaga

 

· Idoia Buruaga Barcena (EH Bildu) Elorrioko alkatesa da

 

Gaztetasunak badu xarma berezia, behin joanda sekula itzuliko ez dena. Bere baitan barnebiltzen dira etorkizunarekiko ilusioa eta, nola ez, guztiok maila ezberdinetan bizi izan dugun errebeldia puntu bat.

Gazteak dira herri honen etorkizuna, eta komeni zaigu gutxinaka-gutxinaka Elorrio hobe bat eraikitzeko erramintak beraien eskuetan uztea. Zergatik? Gure ardura delako gazte horien ahalduntzean laguntzea.

Lehen aldiz, 12 eta 20 urte bitarteko Gazte eta Nerabeen Diagnostikoa egin dugu Elorrion, beraiek beren beharrak eta ahulguneak azalerazteko. Betidanik izan da zaila gazteen eta erakunde publikoen arteko harremana, nik neuk ere, gazteagoa nintzenean, udala urrun –oso urrun– ikusten nuen.

Elorrio1

Hori dela eta, Elorrioko udaletik aurtengo Aurrekontu Partehartzaileak gazteengana zuzenduko ditugu. Ekuazioa sinplea da: Gazteekin egindako diagnosian hainbat behar ondorioztatu dira, eta horiek hurrengo urteetan garatuko dugun Ekintza Plan batean barnebildu ditugu. Datorren urtera begira, udal baliabide eta proposamenen bideragarritasunaren arabera, gazteek erabakiko dute zein proiekturi emango dioten lehentasuna, eta guk lehentasun horiek kontuan hartzeko konpromisoa hartuko dugu.

Jakin badakigu diruak ez duela gazte horien behar guztiak asetuko, diruaz haratago, beraien inplikazio eta lana ere ezinbestekoa delako. Baina alternatibak eskeiniko dizkiegu, gazteekin komunikazio kanal berriak zabalduz, erabaki guneetara erakarri nahi ditugulako eta gazteekin ere amestutako Elorrio irudikatzen jarraitu nahi dugulako.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu