Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
4:00 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Hainbeste eman digun TOR-i agur esateko ordua heldu da

Iñaki-Urresti-300x300

Iñaki Urresti

Urtea bukatzearekin batera TOR proiektuaren zikloa ere bukatzear dagoela sumatzen dugu. Hiru urte pasa dira Silviaren etxean agertu ginela proiektu zoro hau berari aurkezteko asmoarekin.

Ez genekien oso ondo ezta nondik hasi baina geneukan ilusioak eta lan egiteko gogoak imajina ez genitzakeen tokietara eraman gaituzte. Euskal Herria, Hego Korea, Peru, Argentina, Eslovakia eta Mazedoniako mendiko zine jaialdietan aurkeztua izan da gure dokumentala, epaimahaiaren aipamen berezi bat jaso genuen Ushuaiako mendiko zine jaialdian eta gidoi onenaren saria guretzat izan zen Izabako Ukerdi mendiko zine jaialdian. Hainbat herritan ere egon gara hitzaldiak eta emanaldaik ematen izugarrizko harrera onarekin eta gure izen abizenak korearrez nola idazten diren jakiteko aukera ere izan dugu.

Uste dugu ezin diogula eskatu gehiago TOR-i. Amesteko aukera eman digu eta amestutako amets asko egi bihurtu dira. Baina bizipen guzti hauen artean bakarra aukeratu behar badugu Silvia Trigueros Garrote eta Asierrekin bizitako momentuekin geratzen gara. Lehendik ginen lagunak baina hiru urte hauek oraindik eta lagunago egin gaituztela iruditzen zaigu. Elkarrekin bizitako emozioak asko izan dira eta hori betirako geratuko zaigu gure bihotzetan! Eskerrik asko bikote!

silvia

Honekin ez dugu esan nahi TOR hil denik. Bizirik jarraitzen du eta interesa sortzen jarraitzen duen bitartean beti egongo da zuentzat prest, baina guk aurrera begiratu behar dugu eta bada garaia ideia berrietan pentsatzen hasteko. Motibatu eta emozionatuko gaituzten istorio berrietan.

Espero dugu laster egotea bueltan. Laster arte!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu