Hamargarren urtea ospatzen dugu

Andoni Iruarrizaga

Andoni Iruarrizaga

· Andoni Iruarrizaga Durangoko Murueta Torre Auzoko Elkartekide da

Kaixo lagunok.

Igaz lez, hemen nago berriro Murueta Torreko Jaiak direla eta, Ekainak 17-18, zuei zer dagoen komentatzeko eta animatzeko.

CARTEL 2017 OK.cdr

Hasteko, aurten  10. urtea ospatzen dugunez, Landako Guneko lehen moduluan egitea erabaki dugu.

Bestetik esan, JAED elkarteari laguntzea erabaki genuela eta horretarako, Paella Txapelketa eta Azoka Popularrera apuntatzen den jendeari, elikagai iraunkorrak (Kilo 1) eta produktu higienikoak (konpresak, haur-oihalak) ekartzea eskatuko diegu.

Zapatuan V. Paella Txapelketa eta domekan Azoka Popularra antolatu ditugu. Ekintza honeetara  apuntatzeko: ekainaren 9an eta 12an, Murueta Torre Auzo-Elkarteko lokalean arratsaldeko 18:00tatik-19:30tara.

Zapatuan gaueko 22:00tan LUHARTZ taldearekin erromeria izango dugu eta tarte baten, 23:00ak inguruan, txelo eta kulero lasterketa.

Domekan jaiak agurtzeko, arratsaldeko 19:00tatik-21:00tara, XAIBOR DJ gurekin egongo da.

MURUETA TORRE

Jaiak Murueta Torre auzoan.

Beno, guzti hau azaldu eta gero, asteburu ederra gurekin igarotzera gonbidatuta zaudete.

Denetarik izango duzue: umeentzako jolasak, txistorra-jana, txokolatada, ludoteka, herri -kirolak, puzgarriak, errifak, otzararen zozketa…

Hemen daukazue jai egitaraua. Animatu!

CARTEL 2017 OK.cdr

Animatu eta etor zaitezte.

LOGO 10º ANIVERSARIO

Gora Murueta Torreko Jaiak!

Besterik gabe, eskerrik asko bihotz- bihotzez.

luhartz

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.