Hilabete tristeak datoz

David Cobos

David Cobos

 

Sasoi ilunak datoz Atxondora, AHTko obrak hasteko etorri dira gure herrira.

AHTa 90. hamarkadan diseinatu zen azpiegitura handi bat da, orain dela ia 30 urte. Gure herrian kezka 2006. urtean hasi zen, lurren desjabetzeak egiteko tramiteak hasi zirenean. Honen aurrean herritar talde batek AHTaren aurkako mugimendua zabaldu zuen Atxondon, eta besteak beste herri galdeketa antolatu zuen 2007ko martxoaren 25ean. 471 pertsonek bozkatu zuten, eta horietatik 468k AHTaren kontra. Inork ere ez zuen aldeko bozkarik eman. Atxondon AHTaren kontrako jarrerak alderdi politikoak gainditzen ditu, herritarren gehiengo zabal baten iritzia da.

2007an Udal Gobernura sartu ginen ANVko kideok, beste gauza batzuekin batera, herritarren mandatu konkretu bat geneukan: AHTa gelditzeko ahalegin guztiak egitea.

Eta hala egin genuen. Legegintzaldi hura amaitu aurretik (2011) hauxe idazten genien herritarrei:

“Orain dala lau urte pasatxo, AHTaren ganean egindako herri galdeketan, argi eta garbi esan genduan Atxondarrok ez dogula abiadura handiko trenik gura. Trenari aurre egiteko asmoagaz aurkeztu ginan hauteskundeetara ere, 2007ko maiatzean, une honetan gobernu taldea osatzen dogun zinegotziak. Gure berba emon genduan eta horregatik emon euskuen euron botoa herritar askok. Holan ba, agindutakoa betez, lau urteotan behin eta barriro egin deutsagu aurre AHTari. Atxondon eta kanpoan, udaletxean eta kalean, abokatuen laguntzagaz eta herritarren indarragaz, hasikeratik helburu garbi bategaz: Trena eraikitzeko lanak ahal danik eta gehien atzeratzea, legeak gure eskura ipinten dituen tresna guztiak erabilita eta herritarrak informatuta eta mobilizazinoetara deituta, horixe delako AHTa gelditzeko bidea.

Emoitzak hor dagoz: lau urteotan makina bakar bat ere ez da sartu gure herrian eta beste inon baino atzeratuago dago hemen trenbidearen proiektua”

Eta orduz geroztik ere lanean jarraitu dugu eskuan izan ditugun tresna guztiekin, eta gure herrian ez da harri bat ere mugitu azken 12 urteetan.

Gaur tristuraz eta amorruz irakurtzen dugu EAJko udal gobernu berriak duen jarrera lotsabakoa. Herria kaltetzea leporatzen digu, trazatu ofizialari alternatiba bat zegoela esanez eta ANV eta EHBilduk okerrenaren alde egin dugula.

Errealitatea, baina, oso bestelakoa da: 2005ean, EAJ alkatetzan zegoela,  Eusko Jaurlaritzak alternatiben ikerketa bat ordaindu zuen, MECSA enpresa entzutetsuak egin zuena. Txosten mardul horretan azpimarratzen zen trenak oso kalte larriak eragingo dituela Atxondon eta kalte txikiagoa eragiteko hainbat alternatiba (ez bat bakarrik), proposatzen zituen. Bide batez, esan beharra dago EAJk defendatzen duen trazatu horren inguruan ikerketan hau jasotzen dela: no puede ser considerada para Atxondo una alternativa real al trazado aprobado.

Hala ere, trazatu alternatibo horietako bat ere ez zen legezkoa, Ingurumen Baimenik ez dutelako, beste gauza askoren artean.

Herriak eman zigun mandatua betetzeko, azken 3 legegintzaldietan udaletik adierazi duguna da legea bete behar dela, eta legea betearaziz aritu gara lanean (ingurumen inpaktu txostena sakon aztertu, hau betearazi, Solatxoko zabortegi ilegala gelditu, desjabetzak legearen barruan egin daitezen defendatu, kaltetuei babesa eman,…), hori da 12 urtean Atxondo AHTaren ibilbidean irla bat izatearen arrazoia.

Oraindik ere, Udalak badauka aukera (eta obligazioa), legea eskuetan hartuta, AHTak dituen irregulartasun ugariei heldu eta obrak atzeratzeko. Horretarako borondatea da, baina, egungo udal ordezkariek ez dutena. Ezta hori onartzeko zintzotasuna ere. Horrela gauzak, AHTak Atxondoren etorkizuna arriskuan jartzeak erantzule argiak ditu: AHTaren bultzatzaileak izan direnak eta Udaletxetik bertatik laguntza ematen dietenak.

Gaur egungo alkatea den Xabier Azkaratek AHTaren aurka dagoela azaldu du publikoki, eta beraz, berari zuzentzen gatzaizkio gonbidapen batekin: jarrai dezala orain arte Udalak izan duen ibilbidea. Legea betearazi dezala. Jarrai dezala Udalak orain arte izan dituen teknikarien laguntza horretarako erabiltzen. Ez dezala baimenik eman herrian obra ilegalak egin ditzaten eta ez dezala bestaldera begiratu edo burua ezkutatu.

Jakin badakigu honela AHTa atzeratu egingo dela. Eta beti esan dugu atzeratzea betirako gelditzeko aukerak zabaltzea dela.

Gu prest gaude Atxondok etorkizun duin bat izan dezan lanean jarraitu eta bide honetan lagun izan daitezkeen guztiekin elkarlanean aritzeko. Eta AHTari aurre egiteko eskura ditugun tresna guztiak erabiltzen jarraituko dugu, bai Udaletxean eta baita bestelako erakundeetan.

Animo herritar guztiei, indarrak batuz gehiago gara eta! Ostegunetan plazan elkartuko gara.

Se avecinan malos tiempos para Atxondo, ya han venido a nuestro pueblo para empezar las obras del TAV.

El TAV es una infraestructura diseñada en los años 90, hace casi 30 años. En nuestro pueblo cundió la preocupación en el 2006, cuando iniciaron los trámites para expropiar terrenos. Ante ello, un grupo de gente empezó a expandir el movimiento contra el TAV en Atxondo y, entre otras actividades, se organizó una consulta popular el 25 de marzo de 2007. Participaron 471 personas y, de ellas, 468 votaron en contra del tren. Nadie votó a favor. La oposición al TAV en Atxondo está por encima de los partidos políticos, la comparte la mayoría de la ciudadanía.

Los concejales que en 2007 accedimos al Gobierno Municipal en Atxondo de la mano de ANV, entre otros, teníamos un mandato muy claro del pueblo: hacer todo lo posible para parar el TAV.

Y así lo hicimos, escribiendo lo siguiente al final de aquella legislatura (2011):

“Hace algo más de cuatro años, en la consulta popular sobre el tren, el pueblo de Atxondo dijo alto y claro que no quiere el TAV.

Nos presentamos a las elecciones de 2007 con el firme compromiso de hacer frente al tren. Dimos nuestra palabra y por eso nos votaron muchas personas. Cumpliendo lo prometido, durante estos cuatro años hemos hecho frente una y otra vez al TAV en Atxondo y donde haya sido necesario, en el Ayuntamiento y en la calle, con ayuda de abogados y con la fuerza de los vecinos y vecinas, con un claro objetivo desde el principio: Retrasar todo lo posible las obras del tren, utilizando todas las herramientas que la ley pone a nuestra disposición,  informando a la ciudadanía y animándola a movilizarse, porque ése es el camino para parar el TAV.

Los resultados están ahí: en estos cuatro años no ha entrado una sola máquina en nuestro pueblo y el proyecto del ferrocarril se encuentra más retrasado que en ningún otro sitio.”

Y desde entonces hemos seguido con todas las herramientas que hemos tenido a nuestra disposición, y en nuestro pueblo no han tocado una piedra en doce años.

Ahora leemos con pena y rabia las falacias del nuevo equipo de gobierno municipal del PNV, quien nos hace responsables de la desgracia que supone el TAV para Atxondo, diciendo que EHBildu escogió el peor trazado para Atxondo.

La realidad, en cambio, es otra: En 2005, cuando el PNV ostentaba la alcaldía, el Gobierno Vasco financió un estudio de alternativas que realizó la conocida empresa MECSA. En dicho estudio se remarcaba que el TAV acarrearía para Atxondo grandes e irreparables daños, proponiendo varias alternativas (y no una) para minimizar los daños. Conviene recordar que dicho informe dice lo siguiente sobre el trazado que defiende el PNV: no puede ser considerada para Atxondo una alternativa real al trazado aprobado.

De cualquier forma, ninguno de los trazados planteados era legal, porque, entre otras cosas, carecían de la necesaria autorización ambiental.

Cumpliendo con el mandato popular, lo que hemos repetido desde el Ayuntamiento durante estas tres legislaturas es que tienen que cumplir la Ley, y hemos trabajado con esa exigencia (analizando a fondo la Declaración de Impacto Ambiental y haciéndola cumplir, defendiendo que las expropiaciones se hicieran según marcan las leyes, apoyando a los propietarios perjudicados…) y así hemos conseguido que Atxondo fuera una isla sin construir en el trazado del TAV.

El Ayuntamiento aún tiene la oportunidad (y la obligación) de, con la Ley en la mano, denunciar las innumerables irregularidades del proyecto y retrasar las obras. Lo que no tienen los actuales representantes municipales es la más mínima voluntad de hacer eso. Ni la decencia de admitirlo. Así pues, si el TAV pone en peligro el futuro del pueblo, hay unos responsables muy claros: quienes promueven el tren y quienes les ayudan desde el Ayuntamiento.

El actual alcalde Xabier Azkarate dice estar en contra del TAV, por lo que nos dirigimos directamente a él con la siguiente invitación: que siga el camino que el Ayuntamiento ha hecho hasta ahora. Que haga cumplir la Ley. Que siga trabajando con los técnicos que han asesorado al Ayuntamiento hasta ahora. Que no autorice obras ilegales y que no mire a otro lado, ocultando la cabeza.

Sabemos por experiencia que de este modo se retrasarán las obras. Y siempre hemos afirmado que retrasar las obras es el primer paso para pararlas definitivamente.

Nosotros/as estamos dispuestos/as a seguir  trabajando en colaboración con quien quiera para que Atxondo tenga un futuro digno. Y seguiremos utilizando todas las herramientas que tenemos a mano para hacer frente al TAV, tanto en el Ayuntamiento como donde haga falta.

¡Animo a todo el pueblo! ¡Unidos/as tendremos más fuerza! Nos encontraremos los jueves en la plaza.

2007tik 2012.ra Atxondoko Udal Gobernu taldeko alkate eta zinegotziak:

DAVID COBOS
ROSA ELIZBURU
IÑIGO MENDIBIL
EIDER ABADIANO
IGOR IBAZETA
ONINTZE OLEAGA
UZURI GALLASTEGI
MIKEL KANO
BEÑAT AMIANO
ANE BERNAS
JORGE JAUREGI
MERTXE IRAZABAL
IGOR OLAETXEA
JOSUNE IRAZOLA

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.