(II) · Noizko elikadura burujabetzaren kontseilaria EAEn?

Eneko Egibar Artola

Eneko Egibar Artola

· Albaitaria eta politologoa

 

Elikagaiak eta koronabirusa (II)

Noizko elikadura burujabetzaren kontseilaria EAEn?

Badirudi gaur egun gai honetaz inork ez duela mintzatu nahi Euskal Herrian. Orain urte batzuk elikadura burujabetzaren kontseilaria beharrezkoa zela ere argudiatu zen. Baina sistemak isilarazi zuen guztia, oso atzerakoia omen zen ideia hura. Gainera, ideia haren kontra zaudenek elikagaien autarkia antzeko proposamen batekin nahastu zuten ideia.

Baina tira, urteak pasa badira ere momentu honetan (koronabirusaren krisian) berton ekoitzitako elikagai asko komertzializazio zirkuitu nagusitik kanpo daudela ohartarazten ari gara. Zergatik gertatzen ote da hori? Garen biztanleriarako gutxi ekoizten dugu, produzitzen dena kalitatezko ekoizpena izan arren. Beraz, Nazio Batuek 2030 urterako ezarri dituzten helburuak betetzeko aukera gehien duen produkzioa jokoz kanpo daukagu Euskal Herrian. Nola ulertu daiteke hori?

Etorkizunak esango digu zer den benetan atzerakoia eta zer izango den derrigorrezkoa, bai lehen sektorearentzat eta baita euskal gizartearentzat ere. Nire iritzian, elikadura burujabetzaren kontseilaria inoiz baino premiazkoagoa da EAEn, eta baita, noski, Euskal Herri osoan ere. Zergatik? Zertarako? Bada, adibidez, Nazio Batuek 2030erako ezarritako helburuei zentzu apur bat emateko gurean. Baita, noski, klima aldaketaren gogoetak lantzeko eta irakaskuntzan ekoizpen jasangarriari bere lekua emateko ere. Baina, batez ere, koronabirusak hain ondo erakutsi digun bezala, lehen sektore indartsu bat izatea derrigorrezkoa delako edozein herrialde aurreratu eta ez aurreratutan. Eta, arrantzaleak eta baserritarrak “geure moduan” zaindu behar ditugulako. Eta, nire iritzian zaintzeko “gure modurik” egokiena elikadura burujabetza praktikan jartzea da.

Hil berri den Antonio Alvarez Solis pentsalariak sarritan azaltzen zuen honakoa: pentsatzea ez da ohikoa eta betikoan jarraitzea da errazena.

Ez dezagun jarraitu betikoa egiten, zeren, bestela, ea hemendik urte batzuetara zenbat arrantzale eta baserritar dauzkagun gure artean. Zein izango da orduan beren ahalduntzea eta beren funtzioa Euskal Herriko ekonomian?

Gauzak guztiz aldatzen direnean, nola berrindartuko eta aktibatuko dugu ekonomia lehengo balore eta pentsaera zaharrekin? Agian, beste ikuspuntu eta bisio batzuen unea da. Agian, elikadura burujabetzaren momentua da oraingoa.

Albistea: La fragilidad del sistema alimentario global en tiempos de coronavirus

Erralde_ikurriña

Elikadura burujabetza herri bakoitzak bere elikagaiak (zer eta nola) produzitzeko duen eskubidea da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.