Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
11:16 pm,
temperature icon 7°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

Integraziorako eta euskararen normalkuntzarako tresna ere bada

Idoia Azkorbebeitia

Idoia Azkorbebeita

· Idoia Azkorbebeitia Durango Irratiko arduraduna da

Durango Irratia Durangoko udal irrati publikoa da. Herriko eragileekin elkarlanean sorturiko informazioa eta elkarrizketak  emateaz gain,  integraziorako eta euskararen normalizaziorako tresna ere bada. Azken urteotan, udaleko zerbitzu publikoak  hartutako norabidea kontatzera natorkizuet.

Durango Irratia komunitatean dagoen errealitate desberdinen islada da eta herri mailako komunikabidea den heinean, Durangoko kultur, kirol eta aisialdi elkarteek antolaturiko ekimenak azaltzen dira. Azken finean, beraiek baitira, komunitatea osatzen duten eragileak.  Eta lerro hauetatik eskerrak ematea gustatuko litzaiguke.  Astero, hamabostero eta hilero  huts egin barik, herriari informazio ematearen konpromizoa hartu dute uhinen bitartez.

Herriko eragileekin elkarlanean eskainitako programak emateaz gain, integraziorako tresna bat dela ere esan behar da. 2010. urtean Udaleko Inmigrazio sailaren laguntzaz martxan jarritako esperientziari ekin diogu azken urteotan. Etorkinen integraziorako tresna izateko helburuarekin, irrati tailerrak martxan jarri ziren eta aukeratutako gaiak beraiek planteatu zizkiguten; hala nola,  euskara eta kultura, sukaldaritza, folklorea, mendia, musika, ohiturak…

Proiektu berriak ere sortarazi dira ordutik ona. Hasitako ibilbideari ekin ondoren, euskararen sustapenerako eta motibaziorako beste proiektu bat martxan jarri zen Durangoko Nevers ikastetxearen eskutik 2011. urtean. Harrezkeroztik, eta  ikasturte osoan zehar,  12 urtetik 16 urte bitarteko ikasle durangarrek irrati saioak egiten dituzte irratiko instalakuntzetan. Nevers ikastetxearekin elkarlanean sorturiko proiektua oso zabala da eta bertan, Durangorekin erlazionatutako gaiak ezagutzeaz gain, euskara erabiltzen dute komunikaziorako. Ikasleek badakite Durango Irratia euskaraz hitz egiteko espazio edo gunea dela.

Ez da, baina, ikastetxe bakarrarekin burutzen den proiektua. Zabalarra ikastetxeko Lehen Hezkuntzako neska-mutilak ere izan ditugu irratian. Eskolan landutako saioak irratian bertan grabatzen dituzte (asmakizunak, txisteak, elkarrizketak, aurkezle lanak…) eta San Antonio-Santa Rita ikastetxekoak ere antolatzen dituzten ekimenei buruzko informazioa zabaltzera etortzen dira zuzeneko programetan parte hartuz.

Testuaren izenburuan Durango Irratia integraziorako espazioa  dela aipatu izan dut eta horregatik gogoratu beharra dago, Durangon Gorabide Elkarteak duen Errota eguneko zentroko kideek burutzen duten espazioa. Beraiek egiten duten lan handiari esker, irratsaioak prestatzen dituzte; musika, kirola, bertsoak,elkarrizketak,  errezetak… Eta ondoren, Durango Irratira etortzen direnean,  beraiek duten  ilusioa, urduritasuna eta poza aipatzekoak dira.

Eskainitako lerro hauetatik, eskerrik asko guztioi!*

 

· Durango Irratiarekin aldizka elkarlanean aritzen dira: Kirol kontuetan, Durango Rugby, La Duranguesa, Tabirako, Kulturala eta Durango Kirol Taldea. Merkataritzan, Dendak Bai. Ekologian, Marisatsa. Sukaldaritza eta gastronomian, Saltsan. Mendizaletasunean, Alpino Tabira. Kultur ekitaldi eta ikuskizunetan, Plateruena Kafe Antzokia. Arte eszenikoetan, San Agustin Kultur Gunea. Heziketan, Prakagorri. Adinekoen zaintzan,  Zaindu programaren parhartzaileak (psikologoak, medikuak, erizainak). Kontsumo arloan, Kontsumitzaileen Informaziorako Udalen Bulegoa. Eta aldizka ez bada ere, maiztasunez beren aktualitatearen berri ematen diguten beste elkarte eta talde guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu beti azaltzen diguten arretagatik.

BANNER SAN AGUSTIN

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu