Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
5:29 am,
temperature icon 10°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

Iraganaren sustraiak loratu dira

EUNATE BERROETA

Eunate Berroeta

Galdakaoko ondare historikoa egundokoa da. Gure hurbileko mendietan 1936ko gerrako arrasto arkeologiko nabarmenak bizirik diraute, baina askotan denboren joan-etorriak eta baso-ustiapenek asko zailtzen dute hauen mantentzea.

Galdakao Gogora taldea 2011.urtetik dihardu ondare honen berreskuratze lanetan. Dagoeneko 40 metrailadore nitxo, hamar bat aterpe eta trintxera ugari dokumentatu dituzte.

Altxor hauek babestea, ordea, ez da batere erraza, mendiak dituen eragozpen guztiek ondarea suntsitzea dakartelako.

Galdakaoko hogei auzotarrez osatua dagoen enplegu berdea deritzon taldeak  lan paregabea  egin du. Proiektua Galdakaoko udalak enplegua sortzeko aurreikusi duen ekimenaren barnean dago, 2015eko uztailetik abendura bitarteko plangintzan oinarritzen dena.

Egitasmo hau Agiantza irabazi-asmorik gabeko erakundeak koordinatu du, aukera gutxiago dituzten pertsonen lan munduratzea helburutzat izanik, ikuspegi integratzaile eta ekologiko batetik.

Rebeca Poza izan da talde honen lanaz arduratu dena, Bernat Baltzaren ikuskapenarekin, Agiantza Erakundeko kideak direla biak. Gainera, Galdakaoko brigadarekin uneoro aritu izan dira elkarlanean.

Egin dituzten ekintzak lanean ziharduten bitartean sortuz joan dira, indusketen jarraipenek metrailadore nitxo berriak desestaltzea eragin dutela. Aurretik dokumentatuak zeuden nitxo eta labe asko ere garbitu dituzte eta Altamira auzoko aterpea estalgabetzea lortu dute, 70 urte baino gehiagoan ezkutuan egon dena.

IMG-20151016-WA0084

Aterpe honek hiru metro luzera eta bi metro zabalera ditu eta leiho txiki bat ere aurkitu dute bertan. Ahoak ere hiru metro inguru ditu. Aterpe honek istorio asko gorde izan ditu urteetan zehar, bonbardaketen garaiko babesleku nagusia izan zelako batik bat. Altamirako auzokideek miresmen handiz aztertu izan dituzte taldeak egindako indusketa lanak, beraien bizitzako parte izan den zulo estaliaren barnean ezkutatzen ziren sekretuak begiztatzeko irrikan baitzeuden.

IMG-20151119-WA0012

Baina, hogei auzotarrek osatu duten taldeak eginiko lan garrantzitsuena Altamira auzoko trintxeretan egin da. Lur azpian zokoratuak zeuden bi trintxera berreskuratzea lortu baitute. Lana nekagarria izan da oso, lur estratu mugagabeak kentzeaz gain, 1937an existitzen ziren moduan berreraiki dituztelako.

IMG-20151016-WA0015IMG-20151019-WA0002Trincheras en Altamira 4060_o-1

Pala sartu eta lurra ateratzeaz gain, trintxeren aurretiko nolakotasuna aztertu behar izan dute, lehengo argazkietan oinarrituta. Gero, harriz harri, leku berean jarri eta Galdakaoko mendi honi XX. mende hasierako ikuspegi erromantikoa ematea lortu dute.

Hasieran ahalegina nabarmena izan bazen ere, pitika-pitika emaitzak loratzen hasi ziren, proiektua langile bakoitzaren inplikazio pertsonal batean bihurtu arte, eta egunetik egunera gure ondarearekiko interesa areagotuz.

Lan arkeologiko bikain honetan jarri duten ilusio, mimo eta maitasunak gure esker onenak merezi ditu, dagoeneko Galdakaoko egungo historiaren ageriko protagonista bihurtu baitira.

* Eunate Barroeta, Galdakao Gogora Elkarteko kidea da

IMG-20151202-WA0006

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu