Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
9:02 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 63 Km/h

Irailak 15eko grebaren harira

b97c19bb-0464-40d2-bc68-b945530933e8
Durangaldeko Ikasle Abertzaleak

 

Ikasturte berria hasi da, iazkoa amaitu bezala, krisi kapitalista berri honen hasieretan, kepitala irabazi dinamika ziklo berri bat artikulatu nahian dabilenetan. Testuinguru horretan kokatzen ditugu hezkuntza sisteman gertatzen ari diren aldaketak, burgesiak hezkuntza merkatuaren beharrizan eta dinamika produktiboetara egokitu behar baitu; hezkuntza baita, hain zuzen ere, kapitalak erreproduzitzen duen lan indarra ekoizten duen instituzioa.

 

Gaur gaurkoz, hezkuntzaren baitango digitalizazio prozesu bat ari da guzatzen, berrogeialdiak ezarritako baldintzekin nabarmendu dena. Izan ere, koiunturalki ezarri ziren klase presentzialen murrizpenak eta hezkuntza telematikoaren alde egindako apostua gelditzeko datozela aurresan dezakegu. Teknologia berriek aurrera egin ahala gaitasun digitaletan trebatzeko beharrizana eta horrek irekitzen duen merkatu berria gero eta pisuzkoagoak izango dira. Horren adibide, jadanik enpresa teknologiko handi batzuek (Google, Huawei…) estatu espainiarreko autonomia erkidego ezberdinekin sinatutako milioika eurotako akordioak sinatu izana, zeintzuen bidez hezigune ezberdinetan kontrol eta botere kuotak handituko dituzten, informazioaren eta edukiaren kudeaketa eskuragarri izango baitute. Bestalde, prozesu honek kontrol sozialaren areagotze halabeharrezko bat ekarriko du, aurrez aipatutako enpresa horiek ikasleen informazioaren jabe eta gestore izango baitira.

Bestalde, kurtso berri honen hasieran burgesiak ikastetxeak irekiko ditu, inongo osasun bermerik gabe, normaltasunaren izenean. Egoera honen aurrean, hamaika ikasle eta familia arriskuan jarriko diren egoera honetan, ezin dugu gure jarduna egoerari eusteko eskaera batzutara mugatu, guk orain arte egin bezala, hezkuntzaren gaineko langile kontrola aldarrikatu eta borrokatuko dugu, hori baita langileon interesak eta osasuna babesteko bide bakarra. Hala ere, osasuna bermatuko duten neurri batzuk exijitzea eta hauek aplikatzea beharrezkoa da. Ordea, ezin dezakegu ahaztu arazoa ez dela instutuzio burgesen egoeraren kudeaketa penagarrira mugatzen, arazoak hezkuntza sistema kapitalistaren egituran datza, honek ezintsaun objetiboak baititu ikasle langileon interesak ziurtatzeko. Hori horrela, agerian gelditzen da gizarte kapitalista zeharkatzen duen kontraesanaren isla hezkuntzan, hezkuntzaren gaineko kontrol burgesa eta lagile kontrola etsaituz. Ez da instituzio ezberdinen kudeaketa pribatuaren edo publikoaren artean dagoen auzi bat, auzia egiturazkoa da.

Egoera honen aurrean, beraz, hezkuntzaren gaineko langile kontrola da aldarrikatzen duguna, eta honekin batera, hezkuntza doako, kalitatezko eta unibertsal bat. Hori lortzera bidean egituratu da kanpaina honek barnebultzen dituen eskaeren zerrenda, zeintzuen berehalako aplikazioa exijitzen dugun. Hureengoak dira exijitzen diren neurriak:

  • Ikasle langileok hezkuntzara sarbidea izan dezagun bermatzea.
  • Ikasketa modalitate telematikoak sortutako zailtasun akademikoek ikasleon ikasketa prozesua ez oztopatzea.
  • Lan politikoa eta militantea egiteko eskubidea, biltzeko eta manifestatzeko eskubidea, besteak beste, bermatzea.

Amaitzeko, borrokara dei egiten dizuegu, irailaren 15ean egingo den Ikasle Greban eta Sarrikotik hasita (Bilbo) burutuko dugun mobilizazioan parte hartzera. Durangon 10:00etan jarri dugu autobusa bertara iristeko, Madalenako autobus geltokitik irtengo da.

Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu!

Gora ikasle langileon borroka!

4a19ab5e-7cb6-413a-ae1a-7deca7c5d766

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu